Aita-semeak tabernan daude,
ama-alabak jokoan,
zuen kantuak egongo dira,
beti gure bihotzean.
Berriz entzun beharko dugu,
Euskaldun berriaren balada,
berriro ere ez da faltako,
Gaztelugatxen altxorra.
Aita-semeak tabernan daude,
ama-alabak jokoan,
zuen kantuak egongo dira,
beti gure bihotzean.
Eta denborak ostu digu,
hamaika lagun ondoan,
eta gu gaude ezin sinetsi,
Oskorriren despedidian.
Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
zuen kantuak egongo dira,
beti gure bihotzean.
Geurea dugu furra furra,
geurea dugu fandangua,
topa dagigun hasi dantzan,
behingoz Violetaren martxa.
Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
zuen kantuak egongo dira,
beti gure bihotzean.
Baina gaztea naiz eta daukat,
maisuentzat esker ona,
Gora Oskorri! Bizi daiela
Euskal Herrian euskara.
Josu Bergara