Nazioarte mailan ospe handia duen eta bere herrialdean zein kanpoan sari garrantzitsuak jaso dituen argazkilaria da. Erakusketaren izenburuak adierazten duen bezala, argazki aukeraketak, Yang Yueluanen argazkietan gehien errepikatzen den elementuetako bat erakusten du: Txinako Harresi Handia.
Yang Yueluan argazkilariaz gain, ekitaldiak Irrintzi Ibarrolaren emanaldi berezia izango du, eta ekitaldia, urriaren amaierara arte erakusketa jasoko duen Espacio de los Mundosen izango da (Simon Bolivar 17) ikusgai.
Bilboargazki 2015
Hainbat estilo eta gai lantzen dituzten zortzi argazki erakusketa bisitatu ahal izango dira hiriko zenbait lekutan urriaren amaierara arte, Bilboargazkiren bederatzigarren edizioaren barruan. Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak bultzatzen duen eta BBK Fundazioak laguntzen duen ekimenak Bilboko Udaleko Kultura Sailaren laguntza ere badu.
Berrikuntza gisa, oraingo honetan gonbidatutako argazkilari guztiak etorriko dira hirira. Horrez gain, "gure hiria, hilabetez, argazkigintzaren zaletuentzat erreferente bilakatzea bilatzen duen programaren barruan, artistekin harreman zuzena izateko aukera indartu nahi da hitzaldien eta tailerren bitartez". Artista horietako batzuek ibilbide luzea dute, Pedro Javier Pascualek edo gerrako argazkigintzan espezializatuta dagoen eta 2013an Aleppo hirian (Siria) egindako lanari esker saria jaso zuen Andoni Lubaki argazki-kazetari gipuzkoarrak, besteak beste.
Ikusleek hiriko ohiko guneetan gozatu ahal izango dute arte unibertsal horretaz: Abando-Barrainkuako eta Burtsako udaltegietan, EHUko paraninfoan eta erakusketa aretoan, Batzar Nagusietako aretoan, La Granja kafetegian, Espacio de los Mundosen eta FNACen.
Bilboargazki, beste ezer baino gehiago, "argazkigintzaren arteak eskaintzen dituen aukera ikusgarriez gozatzeko modua da, programatutako erakusketetan izango ditugun erreferentzia estetiko eta eduki aniztasun handia dela eta". Oraingo honetan, banakako eta taldeko zortzi erakusketa izango dira, hainbat estilotakoak, Pedro Javier Pascualen naturako argazkigintzatik Daniel Brändliren argazki artistikora, Agustin Sagasti argazkilariaren arkitektura harrigarrienera edo zoritxarrez erabateko gaurkotasuna duten Andoni Lubakiren gatazka argazkietara.