Goizean, Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan, Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak eta Gizarte Politiken zinegotzi koordinatzaileak harrera egin diote Bilboko Adinekoen 53 elkarteen ordezkaritzari. Duela 6 urtetik hona ohikoa den ekitaldi horretan, finkatu egin nahi da elkarte horiek zahartze aktiboaren alde egiten duten ahalegina.
Esker oneko plakak banatu zaizkie adinekoen elkarteetan kargua uzten duten presidenteei edo hilondoko titulu moduan.
Beste ekitaldi batzuk
Atzo arratsaldean, Campos Antzokian, 'B+60 Bilbo, Adinekoekin Hiri Adiskidetsua' lehenengo planaren ebaluazioaren emaitzen aurkezpena egin eta bigarren planaren ildo nagusiak aurreratu ziren.
Era berean, eta nobedade moduan, Bilboko Udalak 'B+60 esker ona' eratu du, Bilbo adinekoekin hiri adiskidetsua egiten laguntzeko esparru guztietara heldu asmoz, erakundeen, elkarteen eta kulturaren arloan nolabait gailendu diren adinekoei balioa emateko.
Hauek izan dira omenaldia jaso dutena: Ibon Areso Alkatea atal instituzionalean; Satur Abon, elkarteen atalean, Bagabiltza elkarteko presidente moduan izan duen ibilbideagatik eta Florentino Martinez Gonzalez, bere kirol ibilbideagatik, kulturaren atalean.