TTIP, CETAeta TISAri ez! Multinazionalek boterea hartzeari ez!
Euskal Herriko jendarte zibileko erakundeak, alderdiak eta sindikatuak TTIP, CETA eta TISAren kontra gaude. Merkataritza itun hauen proposamenak gure demokraziarentzat, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak ondasun eta baliabideetara hetzeko handiagotzen dituztelako, eta baita ere zerbitzu publikoentzat, jendarte arauentzat eta ingurumenarentzat, izugarrizko mehatxua direlako, arriskuan jartzen dutelako gure kalitatezko nekazaritza, baserritar txikien iraupena, elikadura arauak, arau farmazeutikoak, ezinbesteko trantsizio energetikoa eta, aipatutako guztien gain baita ere gure eskubideak eta jendartea hobetzeko gaitasuna. Arestian aipatutako itunen onuradunak multinazional handiak direlako beti.
Europar herri-ekimaren arrakasta ospatzeko, badugu arrazoi handi bat gaurko egunean 2.950.862 sinaduraren bilketa, gure aldarrikapenak indartuz doaz eta kalera aterako gara. Urriaren 10ean Iruñean, Gasteizen, Donostian eta Bilbon. Elkarretaratzeetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu. Aurpegi biko mosaikoak eraikiko ditugu, aurpegi batean TTIP, CETA eta TISA errefusatzen ditugula erakutsiko da eta beste aurpegian Euskal Herriko herritarrak jendarte justuago baten alde, demokratiko baten alde, eta solidario baten alde daramatzagun borroka guztien islada izango da, pertsonak zentro diren jendartea nahi dugulako eta ez kapitala zentro den jerdartea.
Azken hamarkadetan, sektore publikoen agintetik interes pribatuen eskuetara transferentzi handia egiten ari dela ikusten dugu, liberalizazio ekonomikoari eta finantzieroari bultzada emanez. Honegatik guztiagatik, desberdintasunak, pobrezia eta ingurumenaren hondamena areagotuz doaz. TTIParen, CETAren eta TISAren helburuak aipatutakoak areagotzea dituzte, eta era berean atzera bueltarik gabekoak bilakatu. Itun edo hitzamen hauek galaraztean datza gure borroka, eta borroka honek austeritatearen kontra, klimaren alde eta justizia sozialaren aldeko jendarte mugimenduekin bat egiten du. Milaka eta milaka herritarrek parte hartuko dute urriaren 1etik 15era Europa osoan, denak elkartuz Bruselan, austeritateari ez, pobreziari ez eta TTIPari ez, esateko. Egunetik egunera langabezia pairatzen duten herritar kopurua gorantz doa, etxe-bizitzaren eskubideen galera, osasun zerbitzuen kalitaearen jeitsiera, berdintasunean oinarritutako hezkuntza zerbitzuen murrizketak edota duinak ez diren pentsiodunen kopurua handiagotzen doa, Europar Batasuna deritzon honetan. Finantza krisia deiturikoa, kapitalismo globalizatuaren atxaki perfektua bilakatu da, herritarrean eskubideak murrizteko eta herrien subirautza demokratikoa deseuzteko.
Herritarrei juztizian oinarritutako gure borraka hontara, gehitzeko dei egiten dugu. Ildoari jarraituz, udaletako eta aldundietako Mozioen kanpaina ere, aurkezten dugu, gure ordezkari politikoei eskatuz,udalerriek eta Lurralde historikoek TTIP, CETA eta TISA ezartzearen kontrako Deklarazioa onar dezaten. Kanpainan parte hartzen duten alderdiek, Irabazik (Equok), Podemos Ahal Duguk eta EHbilduk, ikusirik itunen berri eman beharko luketenen ez jakintasuna,axolagabekeria eta balizko konplizitatea, gaur atxikitzen dugun mozioa aurkeztuko dute eta udaletako eta aldundietako korporazioei itun hauen eztabaida jendartean zabaltzeko eskatuz, argi adieraziz hauek dakartzatena, udalerriak eta lurralde historikoak TTIP, CETA eta TISAri insumizioa adierazteko asmoz.
Uste dugulako demokrazian gauzak ez direla konpontzen fede onaz soilik, ezta, eztabaida izkutatuz. Jendarte heldu batek arrazoizko iritzia izateko nahiataezkoa du herritarrak kritikoak eta informatuak izatea.
Herritarrentzako onuragarria den merkataritzari bai, baina multinazionalen onuragarria denari ez! TTIP, CETA eta TISAari ez! Multinazionalek boterea hartzeari ez!
'TTIPari ez! Mosaiko herritarrak': urriak 10, larunbatean, 12:30ean
IRUÑEA: Sarasate Pasealekuan
GASTEIZ: Andra Mari Zurian
DONOSTIA: Zurriolan
BILBO: Arriagan
Eragileak: CCOO Euskadi, LSB-USO, UGT, LAB, ELA, ESK, EHNE, STEE-EILAS, CNT, CGT, EH Bildu, Ezker Anitza-IU, Podemos-ahal dugu, EQUO Euskadi, Ezkerra-Berdeak, M+J, Cumbre Social Vasca, Federación Republicanos RPS, Gure Energia, Ekologistak Martxan, ATTAC, AHT Gelditu Elkarlana, Auditoria Ciudadana de la Deuda Bizkaina, Desazkundea, Askapena, Asamblea de mujeres de Bizkaia, Basherriak, Fracking Ez, P.A.H., Antikapitalistak, Komite Intenacionalista, Coordinadora ONG, Economistas sin Fronteras, M15M, REAS Euskadi, EBC Euskadi (Economía del Bien Común), SETEM HEGO HAIZEA, Coordinadora de ONGD de Euskadi-Euskadiko GGKEen Koordinakundea.