Megaparkeko Olentzeroei elkartasuna adieraziko diete gaur Bilbon

uriola.eus 2015ko urr. 5a, 12:15

Argazkia: sindominio.net

Bihar Barakaldoko Justizia Jauregian epaituak izango diren beredatzi lagunei elkartasuna agertzeko elkarretaratzea deitu dute gaur, hilak 5, 19:30ean Plaza Biribilean.

2009ko abenduaren 22an, zortzi lagunek, Olentzero mozorroa jantzita zutela, protesta ekintza bat burutu zuten Barakaldoko MegaParkean, besteak beste, AHT, 'Supersur' eta merkatal zentroen "kontsumismoa eta suntsiketa" salatzeko. Hain zuzen ere, "kapitalaren beharrek asetzeko beharrezkoak diren hainbat azpiegitura" gaitzestea zuen xede.

Sei urte pasa eta gero, hiru urte eta erdiko kartzela eskaerekin epaituak izango dira bederatzi pertsona urriaren 6an Barakaldoko Justizia Jauregian. "Argi eta garbi eskaera zentsugabea" da ATH Gelditu! elkartearen hitzetan. Horregatik, "beraien aldeko elkartasuna adierazteko" Bilboko Plaza Biribilean bilduko dira gaur, urriak 5, 19:30ean, eta bihar, urriaren 6an Barakaldoko epaitegiaren aurrean, 9:30ean.

 

Iturria: mugitu.blogspot.com.es