Egun gutxi barru zabalduko den San Mames VIP Area guneak 6.000 m² ditu estadioaren erdiko eraztunean. Guztira, 2.860 eserleku izango ditu palko eta banakako besaulkietan banatuta. Maila goreneko zerbitzuek, zelaiaren ikuspegi paregabeak eta diseinu zabalak, enpresa eta partikularren arteko harremanak bultzatuko dituzte. Ahaztu gabe, futbola, erreferentziazko lotunea izango dela. San Mames VIP Areak San Mameseko pasio eta giroa bizitzea ahalbidetuko du. Hau da, Athleticen espiritua.
Eta gune berri honi Bizkaiko gastronomia onena gehituko bagenio? Herri honen isla eta adierazle izanik, gure gastronomiak San Mamez VIP Area sukaldaritza bikaintasunaren muinean jartzen du alde batetik, San Mames topagune bihurtuz, hau da, 'Bizkaiko Gune Gastronomikoa', eta bestetik, gastronomia turismo sektorea bultzatzeko eragile gisa hartzen duelako. Azken honetan Bizkaiko sukaldaritza onena osatzen duten kohesio-indarrak batu nahi ditu lehiakortasuna bultzatzeko eta ikusgai jartzeko.
Egitasmo honekin Athletic Clubek San Mames Bizkaiko sukaldaritza munduko gastronomia-erreferentzia bihurtu duten sukaldariburuak, erakundeak, elkarteak, ekoizleak eta eskolak batuko dituen topagunea izatera iritsi dadin nahi du.
Helburua lortzeko lehenengo pausuak orain arte kirol estadioetan emandako eskaintzekin zerikusirik ez duen eredu berri baten beharrean jartzen gaitu. Beraz, proiektu berri honetan lehen mailako sukaldariz osatutako 'Athletic Clubeko sukaldari taldea' osatu nahi dugu maila goreneko zerbitzuak eskaintzeko.
Partidu egunetako San Mames VIP Areako zerbitzua Michelin gidan izarra duten Bizkaiko jatetxeek emango dute: Aizian, Nerua Guggenheim Bilbao, Azurmendi (3*), Andra Mari, Etxanobe, Zortziko eta Boroa. Bizkaiko sukaldaritzaren ordezkaririk onenak topaketa bakoitzean aldiberean izango dira lanean.
Iturria: www.bilbaointernational.com