Txikito edalontzia, ipurdiduna, txikiteroek erabili ohi zutena desagertuta egon da azken urteotan Vicrila enpresak berreskuratu duen arte. 125. urteurrena bete duen Vicrilari "Txikiteroen Festan izan duen parte-hartzeagatik" Ohorezko Txikito sarietako bat ematea erabaki du Txikiteroen Artean elkarteak.
Bigarren saria, norbanako Ohorezko Txikitoa, Mina jatetxeko chef nagusi Alvaro Garridok jaso du. Ohiturei eusteagatik eta Bilbo Zaharraren alde apostu egiteagatik. Izan ere, gune historikoan kokatuta dagoen -Martzana kaian- Michelin izarra -izar bat- duen jatetxe bakarra da Alvaro Garridoren Mina.
Urriak 11, Begoñako Andra Maria eta Txikitero Eguna
Ohi bezala Begoñako 'amatxuri' lore eskaintza egingo diote txikiteroek eta bigarren urtez jarraian Bizkaiko txakolinaren lehen muztioa eskainiko diote.
Urriaren 11n, igandean, goizeko 11:00etan Bizkaiko txakolinegileak Zamudioko atetik Yohn jauregira erromerian joango dira antzinako jantziak soinean dituztela eta mahats-mordoak saskian. Ibilbide horretan, Santiago plazan, Godalet dantza dantzatuko dute -edalontziaren jira-biran. La Bolsa parean mahatsa zapalduta txakolinaren muztioa egingo dute Begoñako Amari eskaintzeko.
Eguerdiarekin bat, Begoñako 'amatxuren' irudiari loreak paratuko dizkiote txikiteroek eta Jose Lejarragak, Petisok, ohi bezala, bere ahots indartsuarekin kantatuko dio 'amatxuari'. Ekitaldia bukatuta, 'Begoña' pastela banatuko dute bertaratzen diren lagunen artean.
Arratsaldez, 18:00etan, Garaizarko Matsorriak abesbatzak eta Societat L’ Aliançak (La Garriga) kontzertua eskainiko dute Atxuriko Gizakunde elizan.
Mallonako galtzadetatik gora oinez igoko dira txikitero eta fededunak arratsaldez, 20:00etan Begoñako elizan Salbea entzuteko, Begoñako parrokoak zuzendua. Salbearen ostean, Peña Athletic, pintxoak eta ardoa banatuko ditu -3.000 inguru-, urtero legez, bere egoitzaren aurrean.
[2015-10-05] Txakolinaren erromeria egingo dabe Bilbon urriaren 11n, Txikiteroen Jaiaren barruan