Ohi bezala, pregoiaren irakurketarekin eta txupinaren jaurtiketarekin hasiko dira Astikako jaiak. Larunbatean, hilak 10, izango da hori, 11:30ean. Eguerdiarekin batera hasiko da egitaraua martxan, graffiti tailerrarekin. 15:00etan bazkaltzeko elkartuko dira astikarrak eta Astikara bertaratuak eta bazkalostean, 16:30ean, olerki emanaldiarekin gozatuko dute.
Iluntzean, 21:00etan, parrilan erreko dute afaria eta orduantxe hasiko da III. Astika Sound jaialdia eta lehen kontzertuak. Patrol Destroyers, Brindisi Nero eta Glamity Sound taldeak. Horien ostean, 'More jaia' izango da musika gehiagorekin, besteak beste, Akerjenbe Sound Systema eta La Omega Michelle.
Gaua asko luzatuko dela aurreikusi dutenez, antolatzaileek akapandarako lekua prestatu dute asteburupasa joan nahi duenarentzat.
Igandea, Farmer's Day
Urriaren 11n baserritarren eguna edo Farmer´s Day ospatuko dute. Ez dira goiz hasiko, ez, eguerditik aurrera baizik. 12:00etan kanpoaldean Lazybone Ramblers izango da eta 15:00etan bazkari 'rantxera' herrikoia. Larunbatean bezala, 21:00etatik aurrera parrillada eta kontzertuak. Bigarren egunean Eneko Mobydick, Zarzaparrilla, Mini & Morris eta DJ He entzuteko aukera izango da III. Astika Sounden.
Informazio gehiago Facebook AstikaSound