Irratsaioak aktualitatearen inguruan jarduten du eta kolaboratzaile sare zabala dauka (30tik gora). Euskal Herria erreferentzia gisa harturik, egungo munduko albisteak dira mintzagai. Irratsaioan hainbat gauza egongo dira: albistegia; albisteak aipatu eta eztabaidatzeko mahaingurua; ekonomia eta nazioarteko adituak, Euskalerria Irratiaren kolaborazioak eta zuzeneko elkarrizketak. Aurkezle bi izango ditu saio honek, hurrenez hurren, Mieltxo Monfort Bilbon eta Jon Sanchez Gasteizen, teknologiari esker estudio birtual bakarrean bilduta.
Hizpidea zuzenean entzuteko Bilbo Hiria Irratia (96.0 FM Bilbon eta bilbohiria.eus) edo Hala Bedi Bi (88.8 FM Gasteizen eta halabedi.eus) sintonizatu daitezke, esan bezala, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 10:00etara. Ondoren, gure webgunean egongo da entzungai egun bakoitzeko saioa. HIZPIDEAren ostean, orain arte bezala, IBAIZABAL magazina entzuten jarraitu ahal izango dugu Bilbo Hiria irratiko entzuleok.