"Ez zaudelako bakarrik" lemapean, aurten ere Bilboko kaleak kolore arrosarekin beteko dituzte lasterketan parte hartuko duten milaka herritarrek. Hain zuzen ere, atzoko aurkezpenean, antolatzaileek azaldu zuten, aurreko urteko parte hartzaile kopurua (5.000) gainditu eta aurtengo erronka 8.000-10.000 lagun biltzea izango dela.
Aurkezpenean esan zutenaren arabera, "bularreko minbizia eragiten duen faktore garrantzitsuena sedentarismoa" da. Horrela atera zen bi helburu dituen bigarren lasterketa hau egiteko ideia: "Kirola egitea eta dirua biltzea".
"Ikerketekin jarraituta bizitza asko salbatu daitezkela" gehitu zuten eta "botika berriak identifikatuko direla". Honen aurrean, tumorea aztertzen jarraituko dutela mahaigaineratu zuten; baita, gaixotasuna sufritzen ez dutenen kutxadura ekiditeko bideak ikertzen ere.