Estatu Batuetan bizi den Sholeh Wolpe poeta pertsiarra, “indarkeriaren, kulturaren eta generoaren lurraldeak aztertzen dituztelako” Estatu Batuetako kritikaren arreta merezi izan duten hiru poema libururen egilea da. Izan ere, bere poemetako askok Ekialde Hurbileko indarkeriazko egoera lantzen dute.
Bidebarrietako Liburutegian, "gauari" eta "gauak literatur sorkuntzan duen eraginari buruz" hitz egiteko elkartuko dira 19:30ean.
Aurtengo BilbaoPoesia egitasmoko berrikuntza gisa, larunbatean, urriaren 17an, eguerdian, jaialdia bere ohiko lekutik irten eta hirira gehiago hurbildu eta jendearekin nahastuko da, Erriberako Merkatuan eskainiko den errezitaldiaren bitartez. Errezitaldiaren protagonistak hiru artista gazte eta Noches Poeticas elkarteko kideak izango dira. Miriam Reyes, Ana Perez Cañamares eta Itziar Minguez, hain zuzen ere.
Larunbatean, urriaren 17an, jarduera egitaraua bikoitza izango da. Arratsaldeko 20:00etan, Rafael Berrio donostiarrak, kantautore pertsonalenetakoa eta kritikaren txaloak jaso dituenak, kontzertu intimista eskainiko du, 'Paradoja' bere azken laneko abestiak, eta euren gaueko tonua eta atmosfera direla eta jaialdirako aukeratu dituen beste kanta batzuk bilduz.
Jaialdiaren lehen asteari amaiera emateko, igandean, urriaren 18an, Galateak Negro Total poesia-musika ikuskizuna aurkeztuko du, Ana Guadalupe Fernandezekin eta Jose Luis Sanchorekin.
Poesia eta musika
BilbaoPoesiaren edizio honetan jakin-min gehien sortu duten topaketetako bat astelehenean, urriaren 19an, izango da. Liburutegiko ekitaldi aretoa, Antonio Colinas poetaren eta Lina Tur Bonet biolin jole ezagunaren arteko topaketaren lekuko izango da arratsaldeko 19:30etatik aurrera, La Noche Transfigurada errezitaldiari bizia emateko. Emanaldi hori, artista biek, bi diziplinak uztartuko dituen lana sortzeko erakutsi duten interesetik sortu da. Bonetek dituen konpromiso artistikoak direla eta, lan hori oso gutxitan eszenaratu ahal izan da, eta, ondorioz, berarekin gozatzeko aukera paregabea izango dugu Bilbon.
Antonio Colinas (La Bañeza, León, 1946) poeta eta itzultzaileak 1975ean argitaratu zuen Sepulcro en Tarquinia poema liburuaren lehenengo edizioa, gaztelaniaz idatzitako poesiaren klasikoetakotzat hartua izan den lanaren lehen pausoa. Inork ez du zalantzan jartzen Poesia Sari Nazionala eta Kritikaren Sari Nazionala jaso dituen lan horrek hainbat sortzaile belaunalditan izan duen eragina. Hori dela eta, Antonio Colinas gaur egungo poeta garrantzitsuenetakoa da.
Ildo horretan bertan, asteartean, urriaren 20an, lehen mailako beste poesia-musika ekitaldi bat izango dugu. 2004an Poesia Sari Nazionala irabazi zuen Chantal Maillarden lanean oinarritutako Matar a Platon en concierto da. Bruselan jaio baina Espainian bizi den egileak berak jarriko die ahotsa bere bertsoei, Chefa Alonsok (haize eta perkusio musika tresnak) eta Jorge Friasek (kontrabaxua) lagunduta, aurrekoarekin gertatzen den bezala, oso gutxitan gozatu ahal izan den kontzertuan.
Aurreko edizioetan bezala, Zurgai poesia aldizkariak leku berezia izango du BilbaoPoesiaren programazioan. Asteazkenean, urriaren 21ean, Noche mas alla de la noche ikus-entzunezko errezitaldia eskainiko da, Marina Perez Fernandez, Miguel Cuadrado Gonzalez eta Pablo Gonzalez Langarika poetekin. Azkena argitalpenaren zuzendaria da.
Hurbilagora etorriz, urriaren 22an, ostegunean, euskal poetak protagonista izango diren Cuando la ciudad duerme errezitaldiaz gozatu ahal izango dugu Bidebarrieta Kulturgunean. Oraingo honetan protagonistak, Euskadi Literatur Saria birritan irabazi duen Harkaitz Cano, euskaraz eta gaztelaniaz lan asko idatzi dituen Karmelo Iribarren eta Jose Fernandez de la Sota 2010eko Euskadi Literatur Sariduna izango dira.
BilbaoPoesiaren egitarauari amaiera emateko, jaialdiak ondo merezitako lekua utziko die poesiaren eta, orokorrean, literaturaren alorrean etengabeko lana egiten ari diren bertako elkarteei. Horrela, urriaren 23an, ostiralean, jaialdiari amaiera emateko, Asociacion Artistica Vizcaina izenekoak antolatutako Noche del amor insomne poesia-musika errezitaldiaz gozatzeko aukera izango da. Ekitaldian Jose Manuel Galante, Vega de Pablo, Manoli Lopez eta Keni Orue rapsodak arituko dira, Karmele Sanchezen musikak lagunduta.