Laboaren kantuak oinarri dituen 'Zazpi aldiz elur' ikuskizunaren azken funtzioa izan daitekeena

uriola.eus 2015ko urr. 8a, 08:34

Gaur, Bizkaia Aretoan, 'Zazpi aldiz elur' ikuskizunaren "azken funtzioa" izan daitekeena eskainiko du artista taldeak. Bernardo Atxagaren testu batetik abiatuta, Mireia Gabilondok eta Kike Diaz de Radarrek zuzendutako ikuskizuna da.

Abenduan zazpi urte beteko dira Mikel Laboa hil zela, eta Laboaren Zazpi aldiz elur kantua izenburutzat du gaur, Bizkaia Aretoan, "agian" azken aldiz ikusi ahalko den ikuskizunak. "Azken funtzioa" izan daitekeela aipatu du Iñaki Salvador musikari eta funtzioko partaideak.

Mikel Laboa artista "sentitzeko" lan gisa sotu zuten 'Zazpi aldiz elur' ikuskizuna Laboa Katedraren eta Tanttaka Teatroa konpainiaren artean. Eszenatoki gainean, aktoreek eta musikariek osatutako taldeak kontatu eta interpretatuko ditu Mikelen nahiak, Mikelen bizipozak, Mikelen gauza intimoak, personalak eta ezezagunak. Musika, poesia eta antzerkia nahasten ditu obrak.

Gaur, osteguna, hilak 8, 20:00etan, UPV/EHUren Bizkaia Aretoko Mitxelena entzunaretoan (Abandoibarra hiribidea, 3. Bilbo) sarrera doakoa dela, ikusi ahalko da. Aurretik gonbidapena atera behar da HEMEN.

Informazio gehiago: www.ehu.eus/ehukultura-bizkaia