Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako ekimen hau, Deustu, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Irala, Alde Zaharra, Errekalde eta Zorrotzako barrutietan kokatuta dauden Gazteguneak izeneko gazteentzako espazioetan garatuko da.
500 jarduera eta 20.000 gazte baino gehiago
2015-2016 ikasturterako, Gazteguneek sormenezko jolas-jarduerez osaturiko eskaintza zabala aurkezten dute. Genero indarkeriaren aurka kontzientziatzeko, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzeko eta elkarbizitzan dibertsitatea bultzatzeko baloreak indartzen dituzten jarduerak landuko dira. Honez gain, ikasturtean zehar, Gaztegune bakoitzak dagokion barrutian eraginkorrak diren jarduerak landuko ditu, bere ingurunearen elementu dinamizatzaile gisa.
Gazteak dira Gazteguneei bizia ematen diotenak: euren interesekin eta gustuekin bat etortzen diren jarduerak proposatzen, esperientziak trukatzen eta programazioaz gozatzen. Gazteguneak, giza-heziketan adituak diren gazte profesionalek dinamizatzen dituzte, gazteen ekimenak jasotzen dituzte eta programazioaren inguruko informazioa argitaratzen dute, besteak beste sare sozialetan bertan.
2014-2015 ikasturtean zehar, 21.191 gazte – generoari dagokionez %63 mutilak eta %37 neskak izan ziren, eta adinaren arabera, %32ak 15 eta 17 urte bitartekoak izan ziren eta %67a 12 eta 14 urte bitartekoak – izan ziren sei Gazteguneetan antolatutako eta hurrengo 3 esparru hauetan banatzen ziren 500 jarduera baino gehiagoetara hurbildu zirenak:
- Sormena: Gazteen sormena sustatzeko ekimenak arte, dantza, musika, eskulanak eta birziklatze tailerren bitartez.
- Autonomia: eguneroko bizimoduan moldatzeko gaitasunak garatzeko tailerrak. Besteak beste, sukaldaritza, Osasuna eta zainketa pertsonalak.
- Aisia: Festen, txapelketen eta irteeren bitartez, giro ludiko batean, taldea eta pertsonen arteko harremanak sendotzea helburu duten jarduerak.
Gainera, Gazteguneetan gozatzeko hainbat aukera daude: liburuak, filmak, eztabaidatzeko esparru erosoak, bideojokoak, mahaiko jokoak, futbolina, billar, ping-pong mahaia, eskulangintza eta arte plastikoak, karaokea, sukaldaritza eta interneta duten ordenagailuak.
Parte hartzeko ez da beharrezkoa ezta izena ematea ezta kuotarik ordaintzea ere. Interesatuak, zuzenean Hiribilduko barrutietan dauden udal Gazteguneetara hurbildu behar dira.
Gazteguneak
- Deustu, Udaltegian: Lehendakari Agirre 42.
- Begoña, Udaltegian: Circo Amateur Club Deportivo 2.
- Zorrotza: Fray Juan 33
- Otxarkoaga, Udaltegian: Pau Casals 19.
- Uribarri: Moraza enparantzan, 4-A.
- Irala, Udaltegian: Jaro de Arana Enparantzan.
- Alde Zaharra: Harategi Zaharra kalea 2, behea.
- Errekalde: Tolosa 6.