VI. Artxandako Igoeran bildutako dirua APNABI eta Euskadiko Down Sindromearen elkarteei emango zaie

uriola.eus 2015ko urr. 8a, 09:03

Toki paregabean bizimodu osasungarria eginez goiza eman nahi dutenek eta orokorrean herritar guztiek, datorren igandean, urriak 18, El Correo egunkariak antolatu eta Bilboko Udalak, beste erakunde publiko eta pribatu batzuekin batera babestutako Artxandako Igoera VI. Herri Martxan har dezakete parte.

Ongintzazko proba da, beren-beregikoa mendi-ibilia familian egiteko. Martxa honetan bilduko den diru guztia APNABI Autismo Bizkaia elkarteari eta Euskadiko Down Sindromearen Fundazioari emango zaie.

Aurreko edizioetako arrakasta ikusita, eta seigarren edizio honetan ahalik eta partehartzailerik gehien batzeko asmoz, antolatzaileek hiru ordutegi finkatu dituzte irteteko: lehenengoa, 10:00etan, bigarrena, 10:30ean eta azkena, 11:00etan. Irteera guztiak Bilboko Areatzan egingo dira eta ibilbidea hauxe izango da laburbilduta:

Areatza – Mallonako Bidarriak – Etxebarria parkea– Zurbaran auzoa– Mendiarte bidea – Enekuri-Artxanda errepidea– Artxandako futbol-zelaia (anoa-postua) – Artxandako begiratokia – Artxanda Igoera – Salbeko zubia – Guggenheim Museoa– Areatza.

Anoa-postua Artxandako futbol-zelaian izango duen martxa honek ordu bitik ordu bi eta erdira bitarteko iraupena izango du, 251 metroko desnibela eta 8,5 kilometroko ibilbidea.

Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete El Correo egunkariaren dendan (Rodriguez Arias k. 43). 2 euro ordaindu behar dira eta parte-hartzaile guztiei emango zaizkie opari bat eta pintxo bat, Artxandako Igoera Herri Martxako ibilbidea amaitu ondoren. Ume txikien parte-hartzea saritzeko, berriz, antolatzaileek animazioa eta puzgarriak jarriko dituzte.