Emakumeek zuzendutako Zinemakumeak gara! jaialdiaren XX. edizioan Lina Wetmüller omenduko dute, zuzendari onenaren Oscarrerako izendapena jaso zuen lehen emakumea. Simone de Beauvoir sari berezia, berriz, Angeles Gonzalez-Sinderi emango diote gaur iluntzean.
Mundu osoan sariak jaso dituzten luzemetraia eta laburren erakustaldia da Zinemakumeak gara. Antolatzaileen hitzetan, proiekzioez gain, "mahai inguruz eta omenaldiz jantzia" dago zikloa. "Emakumeok, gu geu gara zinea. Gure ametsak egia bilakatzeko zinea. Gure ametsak eta zureak. Begirada desberdineko emakumeak gara".
Egitaraua
Urriak 16 ostirala (Sarrera doan aulkiak bete arte)
19:00etan. Luzemetraia: “Una palabra tuya”. Angeles Gonzalez-Sinde, España (2008)
Mahai ingurua: “Palabras Cruzadas (Gidoiak eta generoa mintzagai…)” Partaideak: Angeles Gonzalez-Sinde, gidoilaria eta zuzendaria; Aizpea Goenaga, gidoilaria eta Etxepare institutuko zuzendaria; Izaskun Arandia, ekoizlea, gidoilaria eta zuzendaria. Gidaria: Ana Gutierrez, Zinemakumeak gara! jaialdiko zuzendaria.
Angeles Gonzalez-Sinderi 'Simone de Beauvoir' saria emango zaio.
Urriak 17 larunbata (Bi saioetarako sarreren prezioa: 4 €)
18:00etan. Luzemetraia: “Vamps”. Amy Heckerling, AEB (2012)
20:00etan. Luzemetraia: “La Batalla De Solferino”. Justine Triet, Frantzia (2013)
Sarreren prezioa
Doan aulkiak bete arte (Urriaren 15ean eta 16an)
4 € (Urriaren 17an)
Sarrerak erosteko
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria