Ortega, Rigau eta Mas Bilboko udaletxe aurrean ere babestuko dituzte

uriola.eus 2015ko urr. 13a, 13:24

'9N som tots' goiburupean Joana Ortega, Irene Rigau eta Artur Mas babesteko elkarrateratzeak deitu dituzte Kataluniako udaletxeetan gaur 19:30ean. Assemblea Nacional Catalana (ANC) d'Euskal Herriak Bilbon ere egin du deia.

Iazko azaroaren 9an independentziari buruzko herri galdeketa antolatzeagatik jarri diete kereila Joana Ortega, Irene Rigau eta Artur Masi, eta lehen biek gaur dute deklaratzeko hitzordua.

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusian deklaratzen lehena Generalitateko Hezkuntza kontseilari ohi Irene Rigau izan da. Gaur goizean ordubetez deklaratu du. Arratsaldean gobernuko presidenteorde Joana Ortegaren txanda izango da eta urriaren 15ean jarduneko president Artur Masena.

Prebarikazioa, desobedientzia, diru publikoen okerreko erabilera eta usurpazioa edo Justiziari trabak jartzea leporatzen diete.

 

Elkarretaratzeak

Auzpietuei elkartasuna adierazteko ANC, Omnium Cultural, AMI eta ACM elkarte subiranistek gaur 19:30ean Kataluniako udaletxeetan elkarretaratzeak antolatu dituzte. Bilbora ere zabaldu dute deia, hain zuzen ere, Assemblea Nacional Catalana (ANC) d'Euskal Herria da Bilboko elkarretaratzeko deitzailea. Kontzentrazio "sinbolikoa" izango dela adierazi dute ANC-Euskal Herriatik: "Estatuko botereei erakusteko gu ere inputatuak sentitzen garela, arduradun eta harro neurri berean, azaroaren 9koa Kataluniarentzat aitortza demokratiko eta subirautza ekintza izan zelako".

 

euskalherria@assemblea.cat