Bihar, urriak 14, 18:00etan hasi eta hurrengo eguneko 06:00ak bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulazioa eten eta aparkalekua kenduko da Usanditzaga Musikariaren kalean, 1. zenbakitik Done Mikel Auzuneko 9raino. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz.
Trafiko etenaren arrazoia zubitxo berriko hormigoitze lanak egitea da.
Era berean, bihra ere, 08:00etatik 17:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulazioa moztu eta aparkalekuak kenduko dira Uribarri 'C' zeharkalean, Uribarri eta Izaro Mendiaren kaleen artean. Okupatuko diren gunean, hemen ere, hesiak jarriko dituzte eta ordezko bideak Ricardo Arregi eta Trauko kalea izango dira.
Igogailua jarri behar denez, materialak husteko lanetarako etengo da zirkulazioa.
Gainera, bihar hasi eta hilabetez, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira Juan Guisasola kalean, Miraflores etorbidearen eta 4. zenbakiaren artean.Zirkulazioaren etenaldi horrek Txirrita kalea ixtea eragingo du. Garajeetako sarrera-irteerak Iturriaga kaletik egingo dira, zirkulazio noranzko bi egokituta eta ordezko bideak Losada Margolaria eta Iturriaga izango dira.
Miraflores etorbidearen eta Juan Guisasola kalearen arteko bidegurutzean biribilgunea egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Bukatzeko, bihartik, azaroaren 13ra, ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta espaloia okupatuko da Posta eta Dorre kaleen bidegurutzean. Aurreko bidegurutzetik aurrera etengo da ibilgailuen zirkulazioa, "ez sartu" seinalea jarrita Posta kalearen eta Dendarikaleren bidegurutzean eta Dorre kalearen eta Santiago plazatxoaren bidegurutzean. Zamalanak ibilgailuen zirkulazioa baimendu duten alboko kaleetatik egingo dira, Banco España kaletik.
Zoladura hobetzeko lanetarako okupatuko da esparru publikoa.
Ur mozketa
Bihar, urriak 14, 16:00etatik 19:00etara, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko da Landaburu Baserria kaleko 1etik 7ra bitarteko zenbaki bakoitietan eta Karmelo kaleko 10-A zenbakian.
Landaburu Baserria kaleko 1ean ur-hartunea konpontzeko kenduko da ura.