Emakumeen erabakitzeko eskubidearen aldeko kanpaina abiaraziko du Mundubat elkarteak

uriola.eus 2015ko urr. 14a, 09:39

Argazkia: Mundubat elkartea

Ostegunean, urriaren 15ean, Tirante plataformak Unamuno plazan 18:00etan egingo duen performance baten bitartez, abiaraziko du Mundubat elkarteak 

Ekitaldian Ane Garay Zarragak kanpainaren oinarria den 'Aborturako eskubidea erantzun patriarkalaren aurrean' ikerlana aurkeztuko du Europa Press agentziak jakitera eman duenez. Hala nola, ekitaldian El Salvador, Ekuador eta Nikaraguako "kasu adierazgarriak" postal moduan irudikatuko dituzte.

#Emakumeguztiokgara #Somostodasnosotras traolarekin sare sozialetan emakumeen kasuak zabaltzea da kanpainaren xedea elkartasunerako zein babeserako mezuen bidez, eta "postal birtual moduan" partekatzeko eskatuko zaie erabiltzaileei.

Kanpaina amaitutakoan, babeserako mezuak modu fisikoan bidaliko zaizkie euren herrialdeetan emakumeen erabakitzeko eskubidearen alde lan egiten duten erakundeei, material hori nazioarteko tresna politiko moduan erabil dezaten.

www.mundubat.org