Autobus zerbitzu berezia Dominion Bilbao Basket eta JSF Nanterrek jokatuko duten partidarako

uriola.eus 2015ko urr. 14a, 09:13

Udalak Dominion Bilbao Basket taldeko zaletuen artean garraio publikoa erabiltzea sustatu nahi du. Horretarako, Bilbao Arenan gaur, urriak 14, 20:30ean jokatuko den partidarako orain arte handitzen zen Bilbobuseko zerbitzua hobetu du, Plaza Biribila estadioarekin lotzeko linea bat ipiniz. 

Hala, E1 linea berriko autobusa 10 minututan behin abiatuko da Plaza Biribileko inguruetatik Dominion Bilbao Basket eta JSF Nanterre taldeen arteko partidua hasi-20:30etan- baino ordu bat lehenago. Partidua amaitutakoan, Bilbao Arenatik (Askatasuna/Gortazar) geralekutik Hurtado Ametzaga 1 geralekuraino abiatuko dira autobusak, 10 minututan behin eta geralekuan jendea geratzen den bitartean, zaletuak etxeratzea errazteko asmoz.

Zerbitzua arintzeko, autobus zuzenek geldialdi bakarra egingo dute estadiora heldu baino lehen Hurtado Ametzaga 50 geralekuan joanekoan eta Hurtado Ametzaga 15ean etorrian.

Azkenik, Bilboko Udalak Bilbao Arenatik bertatik 500 metroko ingurunean metro, tren edo tranbiako geralekuak daudela gogorarazi du, Bilboko auzoetara nahiz inguruko udalerrietara lotura zuzenak dituztenak. Gainera, partida-egunetarako, taxi geraleku berezia jarriko da Askatasuna Etorbideko 11n.

Informazio gehiago geralekuan bertan, 010 informazio-telefonora deituta edo udal webgunean: www.bilbao.net.