Pop-rock eta metal doinuak gaur eta bihar Bilbo Hiria lehiaketaren baitan

uriola.eus 2015ko urr. 15a, 10:30

Argazkia: www.facebook.com/adamgileslevymusic

Adam Giles Levy, Pelax&Cowboys's Orchestra eta Rosy Finch dira gaur, pop-rock sailean, Bilborockeko eszenatokira igoko diren hiru bakarlari edota taldeak. Bihar, metalaren txanda izango da. Niketz eta The Flying Scarecrow lehiatuko dira. Doako kontzertuak dira. Biak 20:00etan hasiko dira.

Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketaren aurtengo edizio honetan, pop-rock modalitateko 24 taldek, metaleko 10 taldek eta elektronika eta beste joera batzuetako 4 taldek parte hartuko dute. Aurten Euska Herriko eta Europatik etorritako 643 taldek eman dute izena, iaz baino %4 gehiagok. 

Lehiaketako web orriaren bidez kontsulta daitezke aukeratutako taldeak eta horiek entzun. Taldeek Bilborock aretoan joko dute zuzenean ostegun eta ostireletan. Web orrian egongo da informazio guztia eta sailkapeneko kontzertuen eta azken kontzertuen jarraipena egiteko aukera ematen du.

Taldeak Euskal Herrikoak, Frantziakoak, Poloniakoak, Madrilekoak, Bartzelonakoak, Asturiasekoak, A Coruñakoak, Pontevedrakoak, Badajozekoak, Alacantekoak eta Zaragozakoak dira eta irailetik ari dira Bilborocken zuzeneko kontzertuak eskaintzen.

 

Egitarauaren berri ematen duen aplikazioa

Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketaren berri izateko telefono mugikorretarako aplikazio propioa sortu dute iOS eta Android sistemarako. Doan deskarga daiteke. App honen bitartez astez aste Bilborocken parte hartuko dute bakarlari eta taldeen kontzertuen egitaraua kontsulta dezake musikazaleak.

Inskripzio-kopuruak %4 egin du gora

Aurten 643 taldek eman zuten izena lehiaketan parte hartzeko. Gutxi gorabehera aurreko edizioan baino %4 gehiagok. Lehiaketaren modalitate guztietan egin du gora inskripzio-kopuruak. Kategorien arabera, pop-rock modalitatean 466 izan dira izena eman duten taldeak, metalean 125 eta elektronika eta beste joera batzuetako modalitatean 52 talde. Jatorriari begiratuz gero, %20 Euskal Herrikoak dira, Estatukoak %70 inguru, batez ere Madrilekoak eta Kataluniakoak, eta nazioartekoak %10.

Saikatzeko fasean, adituen epaimahaiak hiru pertsonak osatutako gazteen epaimahaiaren laguntza izango du. Aukeratutako taldeek modalitateen arabera antolatutako kontzertuak eskainiko dituzte urrian eta azaroan.

 

www.concursovilladebilbao.com

facebook.com/Bilborock

@Bilborockbilbao