'JugARK' proiektuaren helburua, herritar guztiei orokorrean, eta gazteenei, batez ere, sorkuntzaren eta jolasaren bitartez hiria deskubritzeko aukera ematea da. Proiektua TxikiARK Espazioaren ekimenetik sortu da, eta Santander Creativa Fundazioak eta Bilboko Udaleko Kultura Sailak finantzatzen dute, 'Hain hurbil 2015' laguntzen bitartez.
Proiektu horren barruan kaleko zenbait ekintza gauzatu dira Bilbon eta Santanderren txandaka, ekainetik irailera iraupen luzeko aire zabaleko tailerrak eskainiz eta urtarriletik ekainera eta orain, udazkenean, urritik abendura, ordubeteko umeentzako tailerrak eginez larunbatetan.
Horrela, hurrengo tailer ludikoak urriaren 17an eta 31n izango dira, Zawp eta Dock guneetan, hurrenez hurren, eta arkitekturarekin eta diseinuarekin erlazionatutako taldeek gidatuko dituzte. 'Salitrea, gatz hiria' izena eramango duen datorren zapatuko tailerrak, gatz basamortu handi baten azpian lurperatuta geratu zen Salitrea hiria berreraikitzeko proposamena egingo du. Istorio horren bitartez partaideek, gatza bezain hurbilekoa den materialarekin jolasteko, dantza egiteko eta amesteko aukera izango dute.
Azaroan dagoeneko, tailerrak programatu dira 14an eta 29an, larunbatez. Tailer guztiak eguerdiko 12:00etatik 13:00etara izango dira, eta bakoitzean izena emateak 7 euro balioko du. Jarduerak 3 eta 12 urteko umeentzat egongo dira bereziki diseinatuta.
Egitaraua
Urriak 17, larunbata
- Gizaartea elkartearen eskutik 'Salitrea, gatz hiria'. Zawp, Deustuko Erribera 47, Bilbo.
Urriak 31, larunbata
- Teo Arkibiraken 'Zubiak'. Dock, Uribitarte pasealekua, 3, Bilbo.
Azaroak 14, larunbata
- Bear Architecturerekin 'Karta jokoa'. Zawp, Deustuko Erribera 47, Bilbo.
Azaroak 29, igandea
- Kraftkoviaren 'Parezko saretak'. Dock, Uribitarte pasealekua, 3, Bilbo.
- Ttipi studioren 'Lantegi biziak'. Zawp, Deustuko Erribera 47, Bilbo.
Tailer guztiak eguerdiko 12:00etatik 13:00etara izango dira, eta bakoitzak 7 euro balioko du.
Informazio gehiago: http://jugarksantanderbilbao.blogspot.com.es/