Ibilgailuen baldintza teknikoak ikuskatzeko kanpaina berri bat abiatuko du Udaltzaingoak

uriola.eus 2015ko urr. 16a, 08:50

Datorren astelehenean (urriak 19) hasi eta datorren domekara arte (hilak 25), Bilboko Udaltzaingoak Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT) inguruko 2015eko hirugarren kanpaina jarriko du abian, Euskal Herriko Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoaren barruan.

 

Pneumatikoen egoerari eta higadura-mailari emango zaio arreta berezia, batez ere itsaspenari, ezinbestekoa baita zorua bustita dagoenean istripuak ekiditeko, bai eta argiei ere. Horrez gain, ekimen honen helburua da gidariak bolantean daukaten erantzukizunaren inguruan kontzientziatzea eta bideko segurtasuna bermatzea.

Bilboko Udaltzaingoaren Trafiko eta koordinazio Dibisioak jasotako datu guztiak taula batzuetan sartuko dira modu estatistikoan kudeatzeko eta horretarako ezarri diren adierazle batzuekin tratatuko dira. 

Aurtengo aurreko kanpainen datuak

Aurtengo uztailean Ibilgailuen Azterketa Teknikoa kontrolatzeko kanpaina egin zen. Udaltzaingoak 72 ibilgailu ikuskatu zituen eta horietako % 22,2 salatu (16 ibilgailu guztira), IATa epe barruan ez  pasatzeagatik.