Erabakitzeko eskubidearen bueltan dagoen iritzi aniztasuna aztertu duen ikerlana plazaratuko dute

uriola.eus 2015ko urr. 20a, 08:15

Columbiako Unibertsitateak eta Scense iker guneak erabakitzeko eskubideak Euskal Herrian duen sozializazio maila ikertu dute. Ikerlaneko ondorioak asteon aurkeztuko dituzte. Bilbon, gaur izango da hitzordua.

Gure Esku Dago and the Right to Decide Viewpoints, Challenges and Ways Forward (Gure Esku Dago eta Erabakitzeko Eskubidea Iritziak, erronkak eta aurrera begirako gakoak) ikerketaren helburua da erabakitzeko eskubideak Euskal Herrian duen sozializazio maila ezagutzea eta Gure Esku Dago herri dinamikak eginkizun horretan egindako ekarpenari buruz kanpo eragile baten ikuspegi objektibo eta independentea jasotzea.

Euskal Herri osoko 44 lagunen iritziak jaso dituzte ikerlariek. Besteak beste, Gure Esku Dagoko partaideak, sentsibilitate politiko guztietako alderdietako kideak, sindikalgintzan dabiltzan lagunak, kazetariak edota enpresariak daude 44 lagun horien artean.

Ikerketak, finean, Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen bueltan dagoen iritzi aniztasuna jasotzen du: erabakiaren egikaritzeko balizko moduak, herritarren eta eragile sozial eta politikoen arteko harremana edota horien arteko elkarlanerako aukerak nola bizi dituen bakoitzak.

Ikerketa-lana, ondorengo egun eta tokietan aurkeztuko da, Gure Esku Dago, Eusko Ikaskuntza, Agirre Lehendakaria Center eta EHUGuneren eskutik.

Bilbon, urriaren 20an, asteartea, UPV/EHUren Bizkaia Aretoan, 17:30ean. Armando Geller eta Kristen Rucki ikerlariek aurkeztuko dute ikerketa-lana eta ostean mahai-inguruan parte hartuko dute Iñigo Urrutiak (Zuzenbide Administratiboko irakaslea, EHU) eta Eguzki Urteagak (Soziologiako irakaslea, EHU).

gureeskudago.eus