Gazteek ideia berriak estimulatu eta erreminta erabilgarriak eta bereizgarriak sortuko dituzte, prestakuntza, inspirazio eta motibazio mailako zazpi saioen bitartez. Modu horretan, lana bilatzeko irtenbide berriak garatu ahal izango dituzte.
Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako programa hau urrian eta azaroan garatuko da Bilborock Aretoan:
1. Te mueves o caducas: Ba al dakizu zerk bultzatzen zaituen jardutera? Igartzen duzu besteengan? Zenbait jolas-teknikaren bidez, parte-hartzaileek zeintzuk diren euren motibatzaileak jakingo dute, zenbat fasetatik pasatzen diren motibazioaren zurrunbiloan eta nola pasatu batetik bestera nahi dutenean geratu arte.
Saio hau urriaren 19an izango da, 19:00etan.
2. Donde esta tu meta profesional: Lego tailer baten bidez parte-hartzaileek euren jomuga profesionalak aztertuko dituzte, zein unetan dauden orain eta nola hartu behar duten adorea nahi duten tokira iristeko.
Lego Serious Play, prestakuntza eta eraldatze estrategikoaren prozesua da, berria eta bizipenetan duena euskarria. Jolasean ikasi egin dezakegula eta gure lan-ingurua eta inguru pertsonala, ezaugarriak, posibilitateak eta potentzialitateak hobeto ulertu ditzakegula garbi utzi duten ikerketetan oinarrituta dago.
Saio hau urriaren 26an izango da, 19:00etan
3. El curro de buscar curro: enpresa batera aurkezteko modu bat bideoaren formatuaren bidezkoa da. Gaur egun bideokurrikuluma baliabide oso erabilia da. Tailer honetan formatu honetan aurkezpen ona egiteko gakoak eskainiko dira.
Saio hau azaroaren 2an izango da, 19:00etan
4. Lanzate al mundo: saio hau gure mugetatik kanpo lan bila ari diren gazteentzat da. Tailer honetan lan-aukera horiek bilatzeko erak jorratuko dira.
Saio hau azaroaren 9an izango da, 19:00etan.
5. Yo me lo guiso, yo me lo como: izaera ekintzailea ezinbestekoa ei da ekonomiaren garapenerako eta eragilea sektore pribatuaren hazkunderako eta ugaritasunerako. Gaur egun, bizi dugun krisialdiarekin, gazte askok autoenplegua hautatzen dute irtenbide moduan, baina, batzuetan, porrotaren beldurrak, zelan jardun ez jakiteak edo motibazioa eskasak atzera eragiten die. Tailer honetan ekintzailetza aztertuko da lan-munduaren alternatiba moduan. Zenbait eredu landuko dira ekintzaile izateko, zeintzuk alderdi hartu behar diren kontuan eta zein laguntza dugun bide horretan.
Saio hau azaroaren 16an izango da, 19:00etan.
6. Enredados, redes sociales y empleo: sare sozialak lana bilatzeko tresna moduan aztertuko dira. Gaur egun, sare sozialak indar handiko eta gazteek usu erabilitako baliabideak dira. Sare hauek zabalkunderako duten ahalmenak aukera berriak eskaintzen dizkie, hautagaitza bat pertsona askori helarazita, aukerak biderkatuz. Sareok ondo erabiltzen jakitea abantaila handia da gazteentzat. Tailer honek sareok hobeto aprobetxatzeko gakoak eskaintzen ditu.
Saio hau azaroaren 23an izango da 19:00etan.
7. PechaKucha especial proyectos de jovenes de Bilbao: 'Job bilatzen ari gara' programari amaiera emateko gazteen proiektuei ahotsa emango dien gertakaria prestatu da. Bilboko gazteen 10 proiektu aterako dira argitara PechaKucha izeneko formatuaren bitartez.
PechaKucha especial jovenes de Bilbao izango da amaiera emango diona 'Job bilatzen ari gara' programari. Gertakari motibatzailea da entzungo duten gazteentzat, gazteak inspiratu, animatu eta kutsatu egingo dira ikustean eurak bezalako pertsonak gauza interesgarriak ari direla egiten hirian. Aldi berean, ahalordetzeko gertakaria izango da eta aukera bikaina euren proiektuak PechaKucha formatuan aurkeztuko dituztenentzat; euren proiektua 6 minutu eta 40 segundotan laburbiltzeko saioa; proiektua ezagutzera emateko aukera eta publikoaren aurrean honelako ekitaldian aurkezteko erronka.
Saio hau abenduaren 2an izango da, 20:20an.
Tailer bakoitza independientea eta doakoa da. Izena emateko epea saio bakoitza egiten den egunera arte luzatuko da edota plazak amaitu arte eta 944151306 telefonoan edo bilborock@ayto.bilbao.net helbide elektronikoan egin daiteke.