Esparru publikoaren okupazioak eta ur mozketak iragarri ditu Udalak biharko

uriola.eus 2015ko urr. 19a, 07:30

Udalak jakitera eman duenez, bihar azaroak 20, esparru publikoa okupatuko dute Uriortu eta Epalza kaleetan zein Joan XXIII Aita Santuaren plazan. Gainera, ur mozketa egongo da Artazubekoa etxaldean. 

Bihartik, urrriaren 20tik, azaroaren 4ra bitartean, gutxi gorabehera, galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira Uriortu eta Epalza kaleen bidegurutzean eta Epalza kaleko 1. eta 3. zenbakien parean. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz.

Saneamendu-sarean egin beharreko mantentze-lanetarako okupatuko da esparru publikoa.

Bestalde, bihar hasi eta hilabetez, gutxi gorabehera, oinezko eremuaren zati bat okupatuko da Joan XXIII Aita Santuaren plazan, Begoñako basilikaren atzeko aldean. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aurretiaz eta oinezkoek igarobidea libre izango dute etengabe.

Arrapalak egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Ur mozketa

Bukatzeko, biharko egunean, urriak 20, 16:00etatik 19:00etara, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko dute Artazaubekoa etxaldeko 34tik 36ra bitarteko zenbakietan.

Artazubekoa etxaldeko 35ean dagoen berunezko ur-hartune bat konpontzeko kenduko da ura