'Leviathan', argazki zoragarria eta istorio indartsua

Maialen Goñi 2015ko urr. 20a, 08:47

None

Urriaren hasieran abiatu zuen Fas Cineblubak udazkeneko denboraldia, eta gaurkoan Andréi Zviáguintseven Leviathan eskainiko dute Kristina Zorita gonbidatuarekin.

Leviathan familia giroko drama sozialak Urrezko Globo bat eta Canneseko zinema jaialdikogidoi onenaren garaikurra eskuratu zituen iaz, besteak beste; Oskarretarako eta BAFTA sarietako ere proposatu zuten, gainera.

Errusia iparraldeko Barents itsasoaren ertzean dagoen herri txiki batean bizi da Kolia mekanikoa emazte eta semearekin. Herriko alkateak, baina, etxea eta tailerra eskuratu nahiko ditu, eta Koliak berea denaren alde borroka egin beharko du. Argazki zoragarria eta istorio indartsua ditu lanak.

Bada, filma Bilboko Fas Cineclubean aurkeztuko dute gaur, urriak 20. Kristina Zorita izango da gonbidatua, ETBko kazetari eta zineman aditua. Saioa 19:45ean abiatuko dute, eta sarrerak 5 euro balioko ditu; 3 euro langabetu eta ikasleentzat.

 

Maialen Goñi

Zinea.eus-etik hartutako albistea

Bideoa: Movieclips Film Festivals & Indie Films