Larunbateko kontzertu "berezirako" laguntza eskatu die zaleei Zea Maysek

uriola.eus 2015ko abe. 9a, 08:45

Abenduaren 12an "kontzertu berezia" eskaini nahi du taldeak Bilboko Kafe Antzokian. Zea Mays, 7.Armario "Zea Maysen bertsioak egiten", eta lagunak elkartuko dira.

Kontzertu horretarako "zuen laguntza behar dugu" esan die Zea Mays taldeak bere zaleei sare sozialen bitartez: "Aukeratu mesedez gure hiru abesti, kontzertuan entzun nahi dituzunak, eta bozkatuenak joko ditugu".

Kontzertuan bai ala bai entzungo direnak, aurretiaz aukeratuta daudelako, Elektrizitatea, Negua eta Kukutza dira. Beraz, zaleek errepertorioko beste kantu batzuk aukeratu behar dituzte.

zea-mays.com

@zeamaysrock