Bihartik, urriaren 21etik azaroaren 4ra bitartean, gutxi gorabehera, kalea tarteka itxi eta aparkalekuak okupatuko dira Kanariar Uharteen kalean, 8. eta 99. zenbakien artean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta lanek aurrera egin ahala aparkalekuak mugatuko dira.
Lorezaintzako mantentze-lanak (zuhaitzak inaustea) egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Era berean, bihar, urriak, 21, asteazkena, 16:00etatik 20:00etara, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Sabino Arana etorbideko 41, 43 eta 45 zenbakietan eta Trenbide etorbideko 2A eta 2B zenbakietan.
Udalaren ur-sarean lotura-lanak egiteko etengo da uraren hornidura zerbitzua.