Indarkeria matxistaren aurkako gizonak biribilean jarri dira

uriola.eus 2015ko urr. 22a, 08:30
Argazkia: Ecuador Etxea @EcuadorEtxea

Atzoko egunez, duela urtebete egin bezala, AHIGE Euskadi elkartearen deiari erantzunez, Plaza Biribilean hainbat lagun elkartu ziren 'Bakea eta berdintasunaren alde'.

Genero berdintasuna eta maskulinitatea ulertzeko modu berriak defendatzen dituen AHIGE Euskadi elkarteko kideek eta zenbait lagunek elkarretaratzea burutu zuen atzo iluntzean Plaza Biribilean. Lurrean lazo zuri handi bat paratu zuten lehenik eta ondoren haren inguruan kandelak piztu zituzten. AHIGE (Asociación de Hombres por la Igualdad de Género) elkarteko kideek kontzentrazioetan egin ohi duten bezala, elkarri eskua emanda korroa osatu zuten zenbait minutuz.

"Gizon bakoitza egin gabeko barne iraultza bat da" esanez irudikatu zuten egun gizarteak, eta gizonek batik bat, genero arteko berdintasunaren alde egiteke duten bide luzea. "Isiltasunak konplize egiten gaitu", gaineratu zuten, gizonei indarkeria matxistaren aldeko jarrera aktiboagoa eskatzeko.

 

Hombres igualitarios aldizkaria

AHIGE elkarteak kaleratzen duen hilabetekaria da Hombres igualitarios aldizkaria. Boluntarioen artean, auzolanean, argitaratzen dute, eta doakoa da. 

 

@AHIGEEuskadi

www.ahige.org

www.ruedasdehombres.ahige.org

Hombres igualitarios