Bilboko Udaleko Kultura Sailak, 2012an Bartzelonako hiriarekin sinatutako lankidetza hitzarmenaren barruan, magiaz betetako hiri bilakatuko du Bilbo, Harrobia Eskenan Mago profesionalei edo erdi-profesionalei zuzenduta egongo diren bi workshop-en eta gaur, azaroak 6, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Azkuna Zentroko auditorioan egingo den gala handiari esker.
Tailerrak azaroaren 4an hasi ziren eta Brando y Silvanak, Bartzelonan bizi diren eta euren lan eszenikoan antzerkia eta zirkua (mimoa, malabarrak…) bezalako beste diziplina batzuk ere erabiltzen dituzten artistek eman dituzte. El tahur y la florista ikuskizunak mundu osoko eszenatokietara eraman ditu. Tailer hori, magiara aplikatutako gorputz eta antzerki tekniketan zentratu da.
Bigarren workshop-a azaroaren 9an eta 10ean izango da Harrobia Eskenan, goizez (09:00etatik 13:30etara) eta arratsaldez (16:00etatik 20:00etara), baita ere, eta ziurrenez estatu mailako magorik sarituena den Serjo ilusionista ospetsuak emango du. Oraingo honetan, tailerra bere espezialitatean zentratuko da, hau da, magia dibergentean eta nouvell magie izenekoan. Artista plastiko, ilusionista, magia aholkulari eta Magic Vanguard-eko sortzailea den Serjo, mago profesionalen prestatzaile ere bada, eta ilusionismo berrira daraman bidea planteatzen duen Magia divergente liburua idatzi du. Monte Carloko Errege Familiak Monakoko Printzerrian antolatzen duen mundu osoko magia jaialdi garrantzitsuenean egin du lan, eta aintzatespen ugari jaso ditu nazio zein nazioarte mailan.
Ikastaro bakoitzak 25 euro balioko ditu (20 euro BilbaoEszenako eta Artekaleko erabiltzaileentzat) eta izen ematea urriaren 29a baino lehen egin beharko da BilbaoEszenaren helbide elektronikoaren bitartez: bilbaoeszena@ayto.bilbao.net
Gala Magikoa
Jendearentzat zabalik egongo den gala eskainiko da, Azkuna Zentroan, gaur, azaroak 6, arratsaldeko 19:30etatik aurrera egongo dena, eta gonbidatutako hiru artistak bertan arituko dira. Saioa Imanol Ituiño mago bilbotarrak aurkeztuko du, auditorioan izango da, eta sarrerek 6 euro balioko dute (5 euro Azkuna Zentroko txartelarekin). Sarrerak salgai daude dagoeneko Azkuna Zentroko InfoPuntuan eta www.bilbaokultura.net webgunearen bitartez.