Oso ondo moldatzen dira jotzeko orduan eta hori musika serioa egitean eta jo bitartean ondo pasatzean oinarrituta dago. Juan Ortiz taldeko liderra jakin-nahia duen musikari eta hezitzaile gaztea da. Ibilbide aberatsa izan du; horrela bada, pianista jardun du trasatlantiko batean, teklista aritu da The Cherry Boppers taldean eta jazzeko irakaslea izan da Katmandun. Musika-kezkek mundu zabaleko agertokietan jotzera eraman dute; hala nola, Amsterdamen, Kalkutan, Londresen eta Tokion.
Juan Ortiz 4 urterekin hasi zituen musika-ikasketak eta ordutik hona beti egon da musikari lotua. Musika klasikoa ikasi zuen lehendabizi eta gero Donostian jarraitu zuen Musikenen. Hor Pianoko Lizentziatura ikasi zuen, besteak beste, Iñaki Salvador, Perico Sambeat eta Jorge Rossy irakasleekin. Beste musikari batzuek ere eskolak eman dizkiote; hala nola, Jean-Michel Pilc, Agustí Fernández eta Moisés P. Sánchezek. 2011n, Madrilera joan zen eta han bere jazz hirukotea sortu zuen David Ruiz eta Baroja Barrueta bidai lagun nekaezinekin. Horren emaitza izan zen 2012n grabatutako Life is too short lana. Album horri BBK Jazz sarietan urteko jazzeko albumik onenaren saria eman zioten.
'365 Jazz Bilbao' zikloaren barruan, Bilbao 700 Fundazioak jazz musikako programazio egonkorra NH Villa de Bilbao, Hesperia Bilbao eta Silken Indautxu hoteletara zabaldu du. Kontzertuak bariku eta zapatu gauetan eta dohainik izaten dira; tragoa hartzea nahikoa izango da kontzertuaz gozatzeko.
'365 Jazz Bilbao' hoteletan
'365 Jazz bilbao' zikloak jazz musikako programazio egonkorra NH Villa de Bilbao, Hesperia Bilbao eta Silken Indautxu hoteletara zabaldu du. Kontzertuak bariku eta zapatu gauetan eta dohainik izango dira; tragoa hartzea nahikoa izango da kontzertuaz gozatzeko.
Zikloaren bidez, jazz-aren kultura sortu nahi da Bilbon, hiriaren bereizgarri. Bilbon jazz musikaren zaletu‐kopuru handia dagoela kontuan hartuta, ziklo hau hasiera‐hasieratik kalitaterik handiena bilatzen saiatu da baina jende berria ere erakarri nahi du askotariko programazioa, formatu eta estilo askotako kontzertuak eskainiz.
Programako xehetasunak, (taldeak, datak, ordutegiak, lokalak, etab.) eta sarreren salmenta webgunearen bidez (www.365jazzbilbao.com) eta Twitterren (@365JazzBilbao)