Kukutza bizirik! auziperatuak askatu!

Gazte Komunistak 2015ko urr. 23a, 11:55

Berriz ere, sistemak ezarritako errepresioak, gizarte mugimenduen aurka jarriz, bertan lan egiten dutenak erasotzen saiatu da, eta oraingoan ere lortu du. Eraso hau, Kukutza Gaztetxearen alde borrokatu eta erresistitu zutenen aurka bideratu da.

2011. urtean, Bilboko Errekalde auzoan zegoen Kukutza Gaztetxea eraisteko mehatsuak plazaratu ziren udaletxeko gobernuaren izenean. Kontextu horretan, pertsona asko izan ziren gaztetxearen alde kokatu zirenak.

Kukutza, auzo mailako gaztetxea izanik, balore alternatiboak aldarrikatzen zituen, esate baterako elkartasuna, kreatibitatea, kultura, aldaketa soziala… Horrexegatik, bai Errekalden bizi ziren auzotarrek, baita Bilbo osoan bizi ziren biztanle askok oso begi onez ikusten zuten gazteek bultzatutako proiektu hau. Zoritxarrez, udaletxeko gobernuak ez zuen honenganako ikuspuntu berdina eta gaztetxea utzarazi eta bertako lursoroan proiektu inmobiliario eta diruzale bat aurrera eramateko pausoak ematen hasi zen. Hori lorturik, argi zuen ordurarte eta elkartasunaren bidez, gatzetxean lortutako garapen aurrerakoi eta alternatiboak auzotik ezabatuko zituela, kapitalismoarentzat garaipen bikoitza izanik. Intentzio hauek aurrera eramanik, udaletxeak Kukutza errausteko agindua eman zuen. Modu berean, herritarrek Kukutza defendatzeko erresistentziaz baliatu ziren, atxilotuak asko izanik.

Gaur, epaiketa prozesu interesatu baten kontextuan, bertan atxilotu zituzten 19 gazteei ezarritako 9 hilabeteetako zigorrak argitaratu ditu epaimahaiak. Horretaz gain, 84.000 euroko isuna erantsi dietelarik.

Demokrazia, gaztedia eta gizarte mugimenduen aurka bideratua izan den eraso honen aurrean, Gazte Komunistak – UJCE ren izenean gure gaitzespenik sakonena adierazi nahi dugu, bai epaiketa prozedurari eta baita gazteei ezarri dizkieten zigorrei. Modu berean, gizarte mugimendu alternatibo eta herri ehunaren aldeko aldarrikapenean berresten dugu geure burua, topaketa eremu eta gazteen arteko bilguneak sortzeko bultzatzatzaileak diren Gaztetxeen alde argi eta garbi agertuz.

KUKUTZA BIZIRIK!  AUZIPERATUAK ASKATU!