Gaur, urriak 30, goizeko 11:00etan emango diote hasiera Bizkaia Irratiko lagunek irratsaio bereziari eta bihar, urriak 31, 12:00etan emango diote amaiera. Irratsaio jarraitua izango da, 25 orduko emisioa.
Emisioren amaierako ekitaldia Hesperia Bilbao hotelean partekatuko dute irratiko profesional eta kudeatzaileek euren entzule, lagun eta gonbidatuekin batera. "Gosari topaketa izango da euskara, kultura eta gizarte arloko ordezkari eta lagunekin". Gonbidapena zabala da amaiera ekitaldian parte hartu nahi duen ororentzat. "Zurekin eta gonbidatu askoren partehartzearekin urteurren berezia ospatu nahi dugu", zabaldu dute irratiko arduradunek sare sozialen bitartez.
Gonbidatuen artean egongo dira, besteak beste, Maialen Lujanbio, Migel Madariaga, Seiren, Rafa Rueda, Marino Lejarreta, Laura Mintegi, Kherau, Katxin Uriarte, Miren Amuriza, Kupela, Jon Arretxe, Xaibor, Sei Urte, Gotzon Barandiaran, Xabi Aburruzaga eta Jon Andoni Urrutia.
Digitalizazioa
Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, esku artean duen audio-grabazioen digitalizazio prozesuaren berri emateko aprobetxatuko du Bizkaia Irratiak urriaren 31ko gosari-topaketa.
Bizkaia Irratiko lantaldea