Elkarbizitzaranzko Zine Erakusketa honen programazioan ohikoa den bezala, film bakoitzaren emanaldiaren ostean, ikusle guztiei zuzendutako solasaldiak egingo dira, eta aurtengo edizioan Jesus Alvarez Nazioarteko Amnistiaren Euskadiko bozeramailea eta Maria Eugenia Ramos Giza Eskubideen Foroko Presidentearen parte-hartzea izango da, besteak beste. Ainhoa Garai eta Iban Garate, euskal aktoreak, izango dira solasaldiak aurkeztu eta koordinatzeaz arduratuko direnak.
One day after peace (Un dia despues de la paz)
Palestina eta Israelen arteko gatazka islatzne duen fima ikusi ahalko da gaur, hilka 27, Alondegiko Golem zineman 19:30ean. Hegoafrika eta Israelen arteko produkzioa den dokumentalean, judu baten ama eta bere semea hil zuen palestinar frankotiratzailearen arteko adiskidetze prozesua azaltzen da.
Corbo
Kanadiako Corbo filmak bestalde, 16 urte zituela, jarri berri zuen bonba bat lehertzean hil zen Quebeceko Askatasun Taldeko militante gaztearen bizitza azaltzen du.
Proiekzioa: urriak 28 asteazkena, 19:30ean, Golem zineman
El valor de la autocritica dokumentalaren estreinaldia
Karmelo Vivancok zuzendutako El valor de la autocritica, dokumentalak, Brigadas Rojas edota Ulstereko talde armatuetako kide ohiekin batera, Carmen Gisasola, ETAko kide ohiaren testigantza biltzen du. 80ko hamarkadaren amaieraz geroztik, Gisasola, ETAko disidenteak, film honen abiapuntu den autokritika prozesua luzea egin du.
Proiekzioa: urriak 29 osteguna, 19:30ean, Golem zineman.
El valor de la autocrítica from FNPI on Vimeo.
Zinexitek bere eginkizuna Donostiara luzatuko duen lehenengo aldia da hau, dokumental honen estreinaldia urriaren 29an Bilbokoarekin batera izango baita Donostiako Aquariumeko Auditoriumean. Giza eskubideen autokritikaren pedagogia hedatzeko helburuaz, Eusko Jaurlaritzak sustatutako Zuzendu programaren barnean biltzen da ekimen hau.
Zinexit Eskola eta Bosa! Programa, goizeko saioak eskola umeentzako
Lau filmez osatutako ziklo honez gain, aurten ere Zinexit Eskola programatzen du Zinexitek. LHko 1. eta 4. maila bitarteko ikasleei zuzendutako programa honek Giza Eskubideak eskola alorrean jorratzea du helburu. Ekitaldi honetan Minusculos filmaren emanaldi izango da. Intsektuen munduan girotuta dagoen elkarrizketarik gabeko animaziozko film honek bakea, elkartasuna eta desberdin izateko eskubideaz hitz egiten digu.
Eskola alorrean jarraituz, Zinexitek 'Bosa!' programaren bigarren edizioa programatu du urriaren 28 eta 29rako. Euskaraz eta gazteleraz eskainitako zazpi film labur eta hauekin batera, aniztasunaren alde eta diskriminazioaren aurkeko giza eskubideen alorrean, zurrumurruen aurkako estrategia jorratzeko material didaktikoa biltzen ditu programa honek.