Bizikletaz modu seguruan ibiltzea eta bizikletariek euren buruan konfiantza lotzea lortu nahi da, nola bidegorrietan, hala hiriko gainerako kaleetan, euren segurtasuna, oinezkoena eta bestelako ibilgailuen gidariena ziurtatzeko.
Bilboko Udaleko Zirkulazio eta Ingurumen Sailak, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) laguntzarekin, antolatu ditu azaroaren 25era arte iraungo duten ikastaroak.
Ekimen honekin, bizikletaren erabilera bultzatu nahi da Bilbon, hiri-mugikortasunerako baliabide atsegina, alegia, espazio publikoen giza eskala sustatzen duena. Bizikleten mugikortasunak bizimoduaren kalitatea finkatzen du hirian. Horretarako, erabiltzaile arduratsuak behar dira, euren segurtasuna kontrolatzeko gauza direnak eta errespetuz jokatzen dutenak oinezkoekin eta bestelako ibilgailuekin.
Laugarren aldia da egunean ordu biko iraupeneko ikastaro hauek eskaintzen direna. Talde bakoitza gehienez hamar lagunek osatuko dute eta probatxo bat egin beharko dute aurretiaz, bizikletaz zelanbait moldatzen direla erakusteko. Ikastaroetan honakoak azpimarratuko dira, besteak beste: kalean modu egokian kokatzea zirkulaziorako, seinaleen eta beste erabiltzaile batzuekin komunikatzeko teknikak, zirkulazioa bidegorrietan eta bidegorririk ez duten kaleetan, zirkulazioa bidegurutzeetan eta biribilguneetako biretan eta zirkulatzea eta aurreratzeak egitea trafiko handia dagoenean.
Egunak eta ordutegiak
- Gutxieneko adina: 16 urte.
- Iraupena: ordu bi.
- Prezioa: doakoa.
- Elkartzeko lekua: Itsas Museoko zelaigunea (Euskalduna zubiaren azpian Bilbon Bizi errotulua duten edukiontziak).
- Izena-ematea: Udalaren informazio-telefonoa: 010 edo 944 010 010.
- Norbere bizikleta eraman daiteke edota Udalak utzitakoa erabili. Gorabehera hau eskarian adierazi behar da.
- Plaza mugatuak.