Bilboko Udalak, Bilbao Zerbitzuak sozietatearen bitartez, dispositibo berezia jarri du martxan beste urte batez Bilboko Hilerriaren inguruetan, azaroaren 1ean ospatuko den Domu Santu jaia dela eta.
Bilbao Zerbitzuakek garraio publikoan joateko gomendioa luzatzen du, baina euren ibilgailuan doazenentzat, Ertzaintzak eta Derioko Udalak aparkatzeko leku gehigarria egokituko dute hilerri inguruko guneetan, eta ibilgailuz egiten diren joan-etorriak erregulatuko dituzte. Horrez gain, ohi baino hilerriko langile gehiago, edozein zalantza edo arazo argitzeko. Egun hauetan egin ohi diren kontsulten %95 senideen, lagunen… gorpuzkinak aurkitzeko izaten dira.
Halaber, aurreikusi denez, azaroaren 1ean, eguerdiko 12:00etan, Mario Iceta Bizkaiko gotzainak meza emango du hilerriko kaperan.
Joan den urriaren 19tik, hilerria irekitzeko eta ixteko ordutegiak zabaldu egin dira. Horrela, egun horretatik datorren igandera, azaroaren 1era, Bilboko hilerria goizeko 08:00etatik arratsaldeko 19:00etara egongo da zabalik. Deustuko hilerriak bere ohiko ordutegiarekin jarraituko du, goizeko 08:00etatik 14:00etara, Domu Santu egunean izan ezik, egun horretan 08:00etatik 18:00etara egongo baita zabalik. Eta urtean zehar domeketan eta jaiegunetan baino zabaltzen ez duen Begoñako hilerriari dagokionez, urriaren 19tik azaroaren 1era bitartean goizeko 09:00etatik 14:00etara egongo da zabalik, Domu Santu egunean izan ezik, egun horretan arratsaldeko 16:00ak arte zabalduko baita.
Hobekuntzak
Urte osoan Bilbao Zerbitzuakeko langileak buru belarri aritu dira lanean Bilboko kanposantuetako instalazioak mantentzeko eta hobetzeko.
Horrela, Bilboko Hilerrian 145.000 euro baino gehiago inbertitu dira errausketa labeetan. Zehatzago esanez, bi zenbakiko errausketa labearen adreilu erregogorrak aldatu egin dira, labeak erabiltzeko kontrolak automatizatu egin dira eta errausketa-labearen eraikinean zurezko itxidura jarri da, atmosferara isurtzen diren gasak filtratzeko sistema hozteko instalazioa babesteko.
Gainera, 4. kaleartean hezurrak gordetzeko 216 nitxoren eraikuntza esleitu da 52.000 euroren truke, eta oihal asfaltikua jarri da nitxoen 37, S, U, 36 eta 34 kalearteetan. Azken lan horrek 40.000 euroko inbertsioa eskatu du.
Joan den urtean, 400.000 euroko inbertsioa eginez, CO2 isurketak murrizteko instalatu zen errausketa-labeko sistemari dagokionez, azpimarratu behar da aurten arauzko ikuskapena egin dela eta denak behar bezala funtzionatzen duela.
Eta, amaitzeko, Bilbao Zerbitzuak sozietatea, Bilboko Udaleko Obra eta Zerbitzu Sailaren laguntzarekin, 'Oroimenaren Basoa' izenekoa eraikitzeko lanetan dagoela murgilduta. Bilboko hilerri barruan dagoen gune horretan, hala nahi duten erabiltzaileek errausketatik sortutako errautsak uzteko aukera izango dute. Esku-hartze horren helburua, agur esateko zeremonia txikia ospatzeko alternatiba eskaintzea eta oroimenerako lekua ere izatea da. Horregatik eman zaio Oroimenaren Basoa izena. Obra horren kostua 75.000 eurokoa izan da.
Hobetzen jarraitzeko asmoz, urtero bezala, egun hauetan Bilboko hilerrira hurbiltzen diren bisitariek inkesta bat jasoko dute heltzen direnean, orain arte egindako hobekuntzak eta jasotako zerbitzuak balora ditzaten.