Ur mozketa eta kale okupazioak iragarri dituzte gaurko

uriola.eus 2015ko urr. 28a, 08:00

Udalak jakitera eman duenez, gaurtik urriaren 28tik, esparru publikoa okupatuko da Errekalde Zumarkalean, Urrutia kalean, Otxarkoagabidean, San Frantzisko kalean eta Albacete kalean. Gainera, ur mozketa egongo da Campo Volantinen. 

Gaur, urriak 28, 13:00etatik 16:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko da Errekalde zumarkalea, Fernandez del Campo eta Errekakoetxe kaleen artean. Errekalde zumarkaleko zirkulazioaren noranzkoa ere moztuko da, Santimami zumarkalearen eta Fernandez del Campo kalearen artean. Ordezko bideak Iparragirre, Poza Lizentziatua eta Conha Jenerala izango dira.

Asfaltatze-lanak egiteko eta seinale horizontalak pintatzeko okupatuko da kalea.

Bestalde, gaurtik, azaroaren 13ra, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Albacete kalean, 11. zenbakiaren parean. Okupatuko diren gunean hesiak jarriko dituzte; zirkulazioa baimenduko da eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat.

Zuntz optikoaren kanalizazio-lanak egiteko okupatuko da espazio-publikoa.

Era berean, gaur hasi eta bi astez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekua okupatuko dira Otxarkoagabidean. Hemen ere, hesiak jarriko dituzte okupatutako gunean; ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat.

Autobusaren geralekuan espaloia zabaltzeko lanetarako okupatuko da esparru publikoa.

Gainera, gaurtik hilaren 30era, ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak okupatuko dira Urrutia kalean, Urkixo zumarkalearen eta  Santimami zumarkalearen artean. Santimami zumarkalea, Gordoniz kaletik, zirkulaziorako itxi beharko da, garajeetarako izan ezik. Urrutia kalean noranzkoa aldatuko da garajeetarako soilik. Ordezko bideak Gordoniz eta Urkixo kaleak izango dira.

Bilbobus zerbitzuko autobusak Gordoniz kaletik eta Urkixo zumarkaletik saihestuko dira eta 88. lineakoak Aureliano Valle kaletik.Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz.

Oinezkoen pasabideak berriro urbanizatzeko hartuko da neurri hau.

Bukatzeko, gaur hasi eta bi astez, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira ere, San Frantzisko kaleko 12A zenbakiaren parean. Okupatuko diren guneak hesiak jarriko dituzte eta Ibilgailuek etengabe zirkulatu ahalko dute.

Saneamendu sarean lanak egiteko okupatuko da esparru publikoa. 

Ur mozketa

Gaur, urriak 28, 16:00etatik 20:00etara, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko dute Uriortu kaleko 1etik 13ra eta Campo Volantin kaleko 17tik 24ra.