Artxandako mendia eta funikularra dira lehiaketa bien muina. Argazkiak azaroaren 13ko 20:00ak baino lehen aurkeztu behar dira Artxandako Funikularreko txarteldegietan. Pintura azkarrarena, berriz, azaroaren 22an egingo da, 09:00etatik 17:00etara bitartean, Artxandako Funikularraren inguruan, Lorurin eta Kastañoseko Funikularreko plazan.
Funikularreko txarteldegietan eman behar da izena lehiaketotan parte hartzeko. Lanak amaitu eta gero aurkeztuko dira edota azaroaren 22an, 16:30etik 17:30era bitartean, Artxandako Txakoli jatetxean.
Lehiaketa bakoitzean hiru sari banatuko dira, 1.000, 500 eta 250 eurokoak eta diplomak. Sari-banaketa jendaurrean egingo da azaroaren 27an, Kastañoseko Auzo Etxean.
Argazkigintzaren eta arte ederren arloetako adituek osatutako epaimahaia Artxanda Plataformak izendatuko du eta epaia emateko orduan ezagutaraziko da osaera.
Epaiak sarituei jakinaraziko zaizkie zuzenean eta Artxanda Plataformaren Facebookeko orrian eta Udalaren web orrian argitaratuko dira.
Lehiaketak eta erromeria
Azaroaren 22a jai-kutsuko eguna izango da. Lehiaketa girotzeko Kastaños eta Uribarriko kultur eta auzo-elkarteek erromeria antolatu dute Artxandako Funikularraren geltokiaren alboko patinajeko pistan.
Informazio gehiago eta lehiaketaren oinarriak: www.bilbao.net