uriola.eus

Ikastaroak, dastaketak eta filmak, besteak beste, azaroko Darabilboren agendan

  Euskara  Bilbo

Euskararen erabilera sustatzea du helburu Darabilbo egitasmoak. Horretarako era askotako ekintzak antolatzen dituzte Bilboko auzoetan. Azaroan aukera zabala izango dute parte hartzera animatzen diren bilbotarrek.

Talde txikietan, euskaraz eta doan hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera ematen du Darabilbo egitasmoak. Bilboko euskaltegien sareak Bilboko Udalaren laguntzari esker, abendura arte euskara bultzatzeko hainbat ekintza antolatu ditu.

Azaroan, besteak beste, honako aukera hauek eskainiko ditu Darabilbok: joskintza tailerra, kantagintza ikastaroa, pizza focaccia tailerra, olio dastaketa, bertso gosaria, Txarriboda filmaren proiekzioa.  

Darabilbok antolatzen dituen ekintzetan parte hartzeko aurretiaz izena eman beharra dago.

IZENA EMATEKO

darabilbo.blogspot.com.es

[2014-10-01] Darabilbo bueltan da

[2014/05/06] Aitor Argote: “Bilboko euskaldunak Darabilbora gerturatzea da gure nahia”

[2014/04/25] Auzoko euskara freskoa, Darabilbo 2.0 egitasmoaren jomuga

2015/11/05 - 2015/11/25

Bilbo

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa