Euskararen normalizazioa lortuko bada motibazioan eragitea beharrezkoa dela esaten denean, askotan ikasteko motibazioaz ari garela pentsa daiteke. Argi dago, hiztun berriak irabaztea dela erabileraren erronkarik garrantzitsuena, baina ez da bakarra. Motibazioa ikasketa prozesu osoan, eta bizitza osoan, landu beharreko faktorea da.
Jardunaldi honetan bereizki mintzapraktika egitasmoetan dabiltzanek motibazioan eragiten duten faktoreak eta motibazio positiboa lantzeko estrategiak aztertuko dituzte. Egunerokotasunean jorratu behar duten diskurtsoan lagungarri suertatzeko.
Mintzapraktika egitasmoak sustatzen dabiltzan lagunei zuzendutako jardunaldia da: dinamizatzaileei, euskara teknikariei, euskara elkarteetako kideei, euskaltegietako irakasleei, eta abar.
Izen-ematea doakoa da, baina jardunaldiaren matrikula-orria bete beharra dago. Leku-kopurua mugatua denez, izena emandako dataren arabera gordeko da lekua. Izena emateko azken eguna: azaroaren 10a.
Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi jardunaldiaren II. edizioa - Egitaraua
Azaroak 13 ostirala
09:30 Harrera eta ongi etorria
10:00 Lorea Agirre: Nor izan, nola egin, han eragin
10:30 Karmelo Ayesta: Euskaldun baten hizkuntza-bidaia
11:00 Lutxo Egia: Transitoak
11:30 Atsedena
12:00 Mahai-ingurua hizlariekin.
12:45 Agurra
gitaraua:
09:30 Harrera eta ongi etorria
10:00 Nor izan, nola egin, han eragin. Lorea Agirre Dorronsoro
10:30 Euskaldun baten hizkuntza-bidaia. Karmelo Ayesta Sagarduy
11:00 Transitoak. Lutxo Egia del Rio
11:30 Atsedena
12:00 Mahai-ingurua hizlariekin.
12:45 Agurra