Bekoerri kultur elkarteak 'Pre-sorgin gaua' prestatu du urriaren 30erako, ostirala, Deustuko Erriberan. 20:00etan abiatuko da jaia eta 00:00etan akelarrea egongo da. Parte hartzaileei mozorrotuta joateko gonbitea luzatu diete.
Aldiz, Bilbo Zaharrean, Beldur gaua larunbatean izango da, urriaren 31n. Kasu honetan, auzoko jai batzordeak egitarau zabala prestatu du arratsaldetik gauera eta berriz ere, mozorroekin gerturatzeko deia zabaldu dute:
- 18:00. Umeentzako ginkana
- 19:00. Pintxo morunoak.
- 20:00. Ziburun hasita: 6 ipuin beltz 6 taberna ilunetan. Jarraian, Baltziskueta kontalaria.
- 22:30. DJ Susto y Muerte anaiak.