Esparru publikoaren okupazioak eta Urazurrutian ur mozketa iragarri ditu Udalak biharko

uriola.eus 2015ko aza. 2a, 08:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, azaroak 3, esparru publikoa okupatuko da Oñatiko Unibertsitatea eta Arturo Cambion kaleetan zein Luis Powerren. Gainera, ordu batzuez, ura moztuko dute Urazurrutia kalean. 

Bihar hasi, azaroak 3 eta hilabetez, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Oñatiko Unibertsitatearen eta Arturo Campion kaleek bat egiten duten tokian. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da; oinezkoentzat bidea libre egongo da etengabe; eta ikupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.

Espaloietan irtenguneak egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Gainera, bihar hasi eta lau hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Luis Power kalean, Agirre Lehendakariaren etorbidearen eta Jon Arrospide kalearen artean.

Lanak zatika egingo dira, aurretik, okupatuko den gunean hesiak jarrita. Ibilgailuek zirkulatu ahal izango dute eta bidea libre egongo da etengabe oinezkoentzat.

Hiriko auzo guztiak hobetzeko 2012-2015 Auzokide Planaren barruko obra da hau. Luis Power kalea berritzeko okupatuko da bide publikoa, hain zuzen ere obra hauek egiteko: Saneamendu, horniketa eta argi publikoen sareak berrituko dira, baita espaloiak, asfaltoa eta margotu beharrekoak ere.

Ur mozketa

Bihar, azaroak 3, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko dute Urazurrutia kaleko 16tik 40ra bitartean; kale bereko 44tik 58ra bitarteko bikoitietan etaIturburu kaleko 1 eta 2 zenbakietan.

Urazurrutia kaleko 56an ur-hartunea konpontzeko kenduko da ura.