Hezkuntza kritikoa sortzeko saiakera egingo dute Bilboko fakultateetan

Erabiltzailearen aurpegia Buiaka! 2015ko aza. 2a, 11:00

Mahainguruak, hitzaldiak edota dokumentalen proiekzioak antolatu ditu, besteak beste, unibertsitateko ikasle taldeak hezkuntza kritikoagoa egin asmoz. Gaurtik azaroaren 25era hainbat esperientzia ezagutzeko eta ekarpen egiteko aukera izango dute ikasleek Bilboko fakultateetan.  

Pozik daude ikasleak unibertsitatean irakasten dizkieten edukiekin? Aukera ematen zaie nahi duten edukiak ikasteko? Bilboko unibertsitateetako ikasleek gai honi buruz duten iritzia entzun nahian atera da BUIA agerkariko lantaldea ikasgeletatik galdezka, "gero eta nabariagoa delako gaur eguneko hezkuntza ereduak ez dituela ikasleriaren intereserako diren gai asko jorratzen".

Gabezia horien aurrean, BUIAk "hezkuntza sistema iraultzeko bideari jarraituz" jardunaldiak antolatu ditu azaroan Bilboko fakultate ezberdinetan. "Ikasleok Hezkuntza kritikoa sortzen hasiak gara dagoeneko, etorri zu ere alternatiba berriak eraikitzera", esanez luzatu dute gonbidapena hezkuntza sektorean.

 

Hezkuntza kritikoa sortzen - Egitaraua

Azaroaren 2tik 6ra San Mamesen

Azaroaren 2tik 12ra Sarrikon

Azaroaren 5ean Andra Marin

Azaroaren 25ean Deustun

buiaka.info