Elkarte, blog eta liburutegietako eskuordeek gai askori buruzko eztabaidak izaten dituzte foroan, besteak beste formatu berriak, interneten iritsierarekin diskurtso narratiboan gertatu diren aldaketak edo irakurketa sistema berriak.
LiburuTEKiak literaturaren arloan hausnartzeko eta hitz egiteko esparrua izan nahi du. Horregatik ez da bakarrik profesionalentzat eta jende guztiarentzat zuzenduta dago.
LiburuTEKia IV - Egitaraua
Azaroaren 10ean, 18:00. Sareen erabilera elkarteen zerbitzura (Fernando Tarancon, Maria Eugenia Salaverri, Dani Maiz; dinamizatzailea: Patricia Millan).
Azaroaren 11n, 18:00. Preskriptore digitalak: blogariak eta aldizkari literarioak (Patricia Millan, Danele Sarriugarte).
Azaroaren 11n, 19:15. Blogei lotuta dauden ekimen berriak (Mikel Agirregabiria, Julio Usandizaga).
Azaroaren 12an, 18:00. Liburutegiak: digitalaren eta analogikoaren artean (Catuxa Seoane, Fernando Juarez, Ibon idoiaga; dinamizatzailea: Patricia Millan).
Tokia: Rekalde Aretoa (Rekalde Zumardia 30; 48009-Bilbo)
Oharrak: sarrera librea, edukiera osatu arte. Hitzaldi guztiak euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira aldibereko itzulpen zerbitzua erabiliz eta streaming-ez bidez zabalduko dira.