Casilda Iturrizar parkean oinezko alderdiaren zati bat okupatuko dute bihar

uriola.eus 2015eko azaroaren 3a

Udalak jakitera eman duenez, bihar, azaroak 4, asteazkena, oinezkoen alderdiaren zati bat okupatuko da Casilda Iturrizar parkean eta ura moztuko dute Bilbo-Galdakao errepidean zein inguruetan. 

Bihar, azaroak 4, 10:00etatik 13:00etara bitartean, gutxi gorabehera, berdeguneen eta oinezkoen eremuaren zati bat okupatuko da Casilda Iturrizar parkean, urmaelaren parean. Oinezkoek igarobide bat izango dute une oro.

Enbor-oina egoera txarrean duen ereinotz bat mozteko okupatuko da kalea.

Bestalde, 16:00etatik 19:00etara, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Juan Gisasola kaleko 3tik 9ra bitarteko zenbaki bakoitietan; Bilbo-Galdakao errepideko 2 eta 6an; eta San Joakin taldeko zenbaki guztietan.

Udal-sareko adar bat baliogabetzeko kenduko da ura.