Udalak, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Bilboko ikasleei zuzentzen den Rafael Mikoleta euskarazko ipuin lehiaketaren XXVIIl. ediziorako lanak aurkezteko epea zabaldu du, Onespen eta arrakasta handiko lehiaketa honen helburua, Bilboko ikasleak euskaraz irakurtzera eta idaztera bultzatzea da. Ikasleek datorren urtarrilaren 29rarte aurkeztu ahal izango dituzte beraien lanak.
Zentzu honetan, Bilboko Udaleko Euskera eta Hezkuntza Sailak antolatutako programa honek Euskararen Sustapenerako Ekintza Planaren (ESEP) hiru helburuetako bi hartzen ditu: hizkuntzaren jabetzea eta bere produkzioan daukan kalitatea.
Urtero bezala, lehiaketak parte-hartzaileen adinaren araberako lau kategoria ezartzen ditu:
- A kategoria, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak.
- B kategoria, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak.
- C kategoria, Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailak.
- D kategoria, Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailak.
Kategoria guztietarako sariak
Epaimahaia literaturaren munduarekin lotutako zortzi kidek osatuko dute; guztiak ere Bilbon bizi direnak: Luis Gutierrez, Igone Etxebarria, Pedro Alberdi, Txani Rodriguez, Lutxo Egia, Juan Ramón Madariaga, Irati Malatsetxebarria eta Goizalde Landabaso.
Guztira hamabi sari banatuko dira, hiru kategoria bakoitzeko:
• 1º saria: 180 euroko balioa duten opariak.
• 2ºsaria: 140 euroko balioa duten opariak
• 3º saria: 100 euroko balioa duten opariak
Lehiaketaren oinarriak
Ipuinak euskaraz idatzitakoak izango dira eta marrazkiz hornituak; originalak eta beste lehiaketaren baten aurkeztu bakoak; autore bakarra izango dute eta irakurtzeko moduan idatzitakoak: ordenagailua, makina edo idazkera argiarekin; gaia librea eta luzera, berriz, orri 2tik 4ra bitartekoa.
Ipuinak aurkezteko epea 2016ko urtarrilaren 29an itxiko da arratsaldeko 14.00etan Bilboko Udaleko Euskera eta Hezkuntza Saileko egoitzan (Venezuela plaza 2, 7 48001). Lanen aurkezpen ereduari dagokionez, lan originala kolorean eta kopia bat aurkeztu behar dira; egilearen datuak ez dira agertuko izenburuaren ondoan, bakarrik ikasturtea eta kategoriaren izena. Erantsitako fitxa batean kategoria, ipuinaren izenburua, autorearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa, autorearen helbide elektronikoa, irakaslearen izen abizenak eta eskolaren izena jarri beharko dira.
Lehiaketaren oinarriak www.bilbao.net eta www.bilbaoeuskaraz.com udal atarietan izango dira eskuragarri.