Arty Walks Arte Zirkuituan egindako argazki onenak saritu dituzte

uriola.eus 2015ko aza. 4a, 09:20
Anna Gineren argazki saritua

Yolanda Plaza, Silvia Abril, Arantza Garabieta, Anna Gine, Jose Luis Fernandez eta Nagore Roldan dira aurtengo edizioko irabazleak.

Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako arte galeria eta erakustokietan zehar eginiko Arty Walks izeneko bisita gidatuen baitan antolatutako argazki lehiaketako irabazleak aukeratu dituzte jada.

Jasotako argazki guztien artean, epaimahaiak argazkilari hauen irudiak aukeratu ditu: Yolanda Plaza, Silvia Abril, Arantza Garabieta, Anna Gine, Jose Luis Fernandez eta Nagore Roldan, "BLV-ART ekimenaren espiritua ondoen irudikatzen dutenak direla" uste izan dutelako. Hainbat sari jasoko dituzte irabzaleek.

Arty Walks – Arte Zirkuituaren helburua Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabala gunearen "aldeko apustua egin duten sortzaileen ekimenari esker sortuz joan diren galeria berriak eta hiriko artetik gertu dauden guneak eta sortzaile horiek ekimen hau dela eta prestatu dituzten lanak ezagutaraztea da".

Bisita bakoitzean, auzoa bizitzen ari den eraldaketa, eta eraldaketa horrek, "inguruan sortzen ari den arte erkidego berriaren garapena eragin duela" azaldu zen. Beste alde batetik, galerietako jendeak euren lokalen ezaugarri bereziak partekatu zituen partaideekin.

Yolanda Plazaren argazki saritua

BLV-ART

BLV-ART ekimenaren helburua, inguru horren "kultur espezializazioa lortzea da, bertako biztanleen beharrei erantzuteko, baina, batez ere, auzo horiek erakargarriak izan daitezen hiriko biztanle guztien begien aurrean, abangoardiako kultur erdigune bilakatuz, bertan, musikarekin, arte plastikoekin, zinearekin edo modarekin erlazionatutako sorkuntza mota berriak sortzen ari baitira".

Horrela, programak balioa eman nahi dio auzoari, eta hiriko gainerako lekuekin duen komunikazioa sustatu nahi du, gune horretan sortutako kultur proposamenak ezagutaraziko dituzten zenbait jarduera eskainiz eta bertako kaleen zaharberritze prozesuan betetzen duten lana erakutsiz.

Argazkiak esteka honetan daude ikusgai: