Aurreko urteetan legez, futbolarekin edota kirolarekin harreman berezia daukaten sortzaileek parte hartzen ari dira astelehenaz geroztik Athletic Fundazioak antolatzen duen 'Letrak eta futbola' jaialdian. Gaurkoan Unai Iturriaga, Anartz Zuazua eta Aixa de la Cruz izango dira literatura eta futbolari buruzko topaketako partaideak, moderatzaile lanetan Mari Mar Boillos idazlea dutela.
Hitzordua, 19:00etan izango da Rekalde aretoan. Sarrera librea da aretoko lekuak betetzen diren arte.
Hiru lagun
Unai Iturriaga (1974, Durango) Arte Ederretan lizentziatua da ikasketaz baina berba eta irudien juntatzailetzat du bere burua. Gazte gaztetatik bertsogintzaren munduan hasi eta horretan dihardu gaur egun ere. Gidoigintzan aritu da eta aritzen da telebista, zinema, komikia zein antzerkirako testuak sortzen. Umetan Joxe Mari Bakero miresten zuen baina zentzuna duenez geroztik Corto Maltese baino ez.
Aurtengo 'Letrak eta futbola' jaialdiaren baitan aurkeztu eta jendartean banatu den Diamanteak, urrea eta ikatza Athleticen inguruko komiki istorioaren testua Unai Iturriagak berak idatzi du. Irudiak berriz Alfonso Zapicorenak dira.
Anartz Zuazua (Donostia, 1973) futbolaria izatea nahi zuen, Arconada, Zamora eta Lopez Ufarte haurtzaroan Real Sociedad Ligako txapeldunaren jokalariak izatea nahi zuen. Hala ere, jokatu zituen taldeetako guraso entrenatzaile bakar batek ere ez zion jokatzeko gaitasunik antzeman. Dena den, marka zaila lortu zuen: eserlekuan kapitaina izandako historiaren lehen mutila izan zen. Behin jokalari izateko ideia alde batera utzita, interpretazio ikasketak egin zituen Donostian, Madrilen eta Parisen, eta geroago Celda 211 bezalako pelikula hain ezagunetan hartu zuen parte. Gaur egun, Borobil Teatroa bere konpainiaren zuzendaria da.
'Letrak eta futbola' jaialdiko lehen egunean BBK Aretoan ikusteko aukera izan zen Jokoz kanpo antzezlaneko zuzendaria ere bada Anartz Zuazua.
Aixa de la Cruz (Bilbo, 1988) idazle eta athleticzale bilbotar bat da. Cuando fuimos los mejores (Almuzara, 2007) eta De música ligera (451 Editores, 2009) eleberriak argitaratu ditu eta bere azken liburua Modelos animales (Salto de Página, 2015) ipuin bilduma da. Halaber, zenbait antologietan parte hartu du: Mi madre es un pez (Libros del Silencio, 2011), Última Temporada (Lengua de trapo, 2013), Bajo treinta (Salto de Página, 2013) eta Best European Fiction 2015 ingeles sortan. 2014an, Cosecha Eñe ipuin saria irabazi zuen. Gaur egun, doktoregaia da EHUn.
Letrak eta futbola - Egitaraua
Azaroak 5 steguna 19:00 / Rekalde Aretoa. Futbola eta literatura. Bertan, futbola eta literaturari buruzko eztabaida izango da eta Manuel Jabois, Jose Mari Isasi, Jorge Carrion eta Jenn Diaz idazleek hartuko dute parte.
Azaroak 6 ostirala 19:00 / Rekalde Aretoa. Literatura eta futbola. Letrak eta Futbol 2015eko laugarren eta azken topaketa. Eduardo Mendoza, Ivan Repila eta Juan Tallonen arteko mahai-ingurua izango da, letren eta baloiaren arteko harremanari buruzkoa.