Elikagaien Bankuari laguntzeko kontzertua eskainiko du Kepa Junkerak

uriola.eus 2015ko aza. 17a, 12:25

Sorginak taldearekin eta beste lagun batzurekin batera, Elikagaien Bizkaiko Bankuaren alde kontzertu solidarioa emango du Kepa Junkera trikitilariak gaur, hilak 17, Campos Eliseos Antzokian.

Aurten, Elikagaien Bizkaiko Bankua erakundeak 20 urte beteko ditu eta ospakizun berezia antolatu du Campos Eliseos antzokian. Kepa Junkera eta Sorgina taldearen kontzertua, hain zuzen ere. Kontzerturako sarrerak Kutxabanken kutxazainetan eta web gunean salgai daude.

Era berean, azaroaren 27an eta 29an, egingo den elikagaien 2015eko bilketa handiaren abiaburu izango da kontzertu hau.

 

Elikagaien Bizkaiko Bankua

Elikagaien Bizkaiko Bankua 1995ean sortu zen. 20 urte daramatza, hortaz, Bizkaiko behartsuen alde hartutako konpromisoa betetzeko lanean. 1995an 30.000 kilo banatu ziren; 2014an, berriz, 4 milioi kilo; harrezkero gero eta handiagoa da Elikagaien Bizkaiko Bankuaren presentzia eta gizartearen laguntza, "eskuzabal bultzatuz ekimen guztiak". Gero eta elikagai tona gehiago batzen dira urterik urte egin ohi diren elikagaien bilketa handietan.

 

www.bancali-biz.org

www.kepajunkera.com

www.teatrocampos.com