Kanpaina Euskadiko Bide Segurtasunaren Plan Estrategikoaren barrukoa da, bide-segurtasunean arriskua sor dezaketen jokabideak zuzentzeko asmoz.
Udaltzaingoak batez beste lau kontrol egingo ditu egunean kanpainak dirauen zazpi egunetan, bolantean arreta galarazten duten jarrerak saihesteko, hala nola, errepidean telefono mugikorra, GPSa eta bestelako dispositibo elektronikoak erabiltzea. Ondotxo egiaztatuta dagoenez, gidatzen eskuko telefonoz hitz egiten duen gidariak ez ditu identifikatzen zirkulazioko seinaleen eta argibideen %40, batez besteko abiadura %12 jaisten du, eta edozein ezustekoren aurrean erreakzionatzeko ahalmena ere murriztu egiten zaio.
Iaz, Bilboko Udaltzaingoak eskuko telefonoa eta bestelako dispositibo elektronikoen erabilera zaintzeko 30 kontrol egin zituen guztira, honako emaitza hauekin:
• Kontrolatutako ibilgailuak: 28.477
• Eskuko telefonoa erabiltzeagatik egindako salaketak: 96
• Nabigatzailea (GPS) manipulatzeagatik egindako salaketak (GPS): 0
• Bestelako arau-hausteak (gehienak zirkulazio-arauenak): 130
• Salaketen portzentajea kontrolatutako ibilgailuetan: % 0,34